124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1885/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, psikologo klinikoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1959E/2025 Ebazpenaren bidez, psikologo klinikoen gehienez ere 11 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3021E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.

Oposizioaldia bukatuta, 2026ko maiatzaren 21ean, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, psikologo klinikoen lanpostuan aritzeko:

–Desgaitasuna dutenentzako txanda:

MONTOYA IRIGOYEN, JOSE DANIEL

–Txanda irekia:

PEREZ BARRERO, ASIER

MARTIN MASCAREÑA, JAVIER

ECHEVERRIA PANIAGUA, MARIONA

FERNANDEZ ALFARO, CELIA

PEREZ GARCIA-ABAD, SAIOA

ZUFIAURRE LIZASOAIN, UXUE

OTAZU BOSQUE, ANE

RUIVO FERREIRO, PATRICIA

ARTIEDA JACA, MARIA BELEN

2. Plaza hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2026ko ekainaren 29an hartu beharko dute plazaren jabetza.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Bete gabe uztea 73598 zenbakiko plaza hutsa.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Osasun Mentaleko Kudeaketako Zuzendaritzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko ekainaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

IKASTETXEA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Desgaitasuna

Montoya Irigoyen, Jose Daniel

61133

Eguneko II. Ospitalea

Iruña

Funtzionarioa

Txanda irekia

Perez Barrero, Asier

73681

Osasun Mentala

Iruña

Funtzionarioa

Txanda irekia

Martin Mascareña, Javier

70994

Osasun Mentaleko IC Sektorea-Buztintxuri

Iruña

Funtzionarioa

Txanda irekia

Echeverria Paniagua, Mariona

70135

Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroa

Sarriguren

Funtzionarioa

Txanda irekia

Fernandez Alfaro, Celia

73387

Reina Sofía ospitalea

Tutera

Funtzionarioa

Txanda irekia

Perez Garcia-Abad, Saioa

73386

Reina Sofía ospitalea

Tutera

Funtzionarioa

Txanda irekia

Zufiaurre Lizasoain, Uxue

73438

Osasun Mentala

Iruña

Funtzionarioa

Txanda irekia

Otazu Bosque, Ane

73597

Osasun Mentala

Iruña

Funtzionarioa

Txanda irekia

Ruivo Ferreiro, Patricia

70139

Osasun Mentala

Iruña

Funtzionarioa

Txanda irekia

Artieda Jaca, Maria Belen

66020

Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroa

Sarriguren

Funtzionarioa

Iragarkiaren kodea: F2608091