124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

200/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak ezartzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak izendatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da nahitaezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasu zehatzetan.

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren 20. artikuluaren arabera, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia honako zerbitzu hauetan egituratzen da:

a) Etxebizitza Zerbitzua.

b) Berrikuntza eta Hedapen Zerbitzua.

Horrenbestez, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1) Laguntzen eta Plangintzen Ataleko burua.

2) Eraikuntza Ataleko burua.

3) Etxebizitzak Birgaitzeko Ataleko burua.

2. Berrikuntza eta Hedapen Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1) Berrikuntza eta Ikuskapen Ataleko burua.

2) Parte-hartze eta Hedapen Ataleko burua.

3. Indarrik gabe uztea Etxebizitzako zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 123/2024 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak.

4. Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 12an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.

Iragarkiaren kodea: F2608656