124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Jon Legarrea Oteiza jauna, Datuaren Bulegoaren Ataleko burua, berak hala eskatuta. Bulego hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuan dago.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Jon Legarrea Oteiza jauna, Datuaren Bulegoaren Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuan dago. Kargu-uzteak 2026ko ekainaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2026ko ekainaren 5ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2608275