1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1886/2026 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, biologo lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1312/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biologoen zortzi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1778/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko ekainaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 2390/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko abuztuaren 22an.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1553/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko maiatzaren 26an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, biologo lanpostuan aritzeko, ondoko izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Igoera txanda:
LOPEZ LOPEZ, VICTOR
MARTINEZ ESLAVA, CESAR
–Txanda irekia:
PALACIOS FERRER, MARIA JULIA
ANDUEZA OSES, MIREN
LLAMAS SAIZ, ALFONSO
SASTRE FRAILE, PABLO
ALMARCEGUI ARTIEDA, ITZIAR
2. Plaza hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Zehaztea izendatutako izangaiek 2026ko ekainaren 29an hartu beharko dutela plazaren jabetza, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko ekainaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
Lopez Lopez, Victor | Igoera txanda | 0011742 | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia | Funtzionarioa | Iruña | | | B |
Martinez Eslava, Cesar | Igoera txanda | 0011095 | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia | Funtzionarioa | Iruña | | | B |
Palacios Ferrer, Maria Julia | Txanda irekia | 0006852 | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia | Funtzionarioa | Iruña | | | B |
Andueza Oses, Miren | Txanda irekia | 0011133 | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia | Funtzionarioa | Iruña | | | B |
Llamas Saiz, Alfonso | Txanda irekia | 0011134 | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia | Funtzionarioa | Iruña | | | B |
Sastre Fraile, Pablo | Txanda irekia | 0010584 | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia | Funtzionarioa | Iruña | | | B |
Almarcegui Artieda, Itziar | Txanda irekia | 0006860 | Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua | Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia | Funtzionarioa | Iruña | | | B |
Iragarkiaren kodea: F2608095