124. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, ekainaren 18ko behin betiko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez seme-alabak zaintzeko zerbitzu-eginkizunak eman eta ukatzen baitzaizkie lekualdatze-lehiaketan destino berria eskuratu duten eskatzaileei

Iragarki honen bidez aditzera ematen da eranskinean ageri diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituztela, bertan adierazten diren kidego, espezialitate eta hizkuntzari dagokienez, ekainaren 18ko behin betiko ebazpen baten kontra. Ebazpen horren bidez, seme-alabak zaintzeko zerbitzu-eginkizunak eman eta ukatzen zaizkie lekualdatze-lehiaketan destino berria eskuratu duten eskatzaileei.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko ekainaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

Miren Herguedas García

Maisu-maistrak

Ingelesa

Euskara

Fermin Mendazona Rodríguez

Bigarren Hezkuntza

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak

Euskara

María de Castro Asensio

Bigarren Hezkuntza

Ingelesa

Gaztelania

Iragarkiaren kodea: F2608907