1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
124/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ematen baitira aurretiazko administrazio baimena eta exekuzio proiektuaren onespena proiektu honetarako: "Valtierrako udal mugartean gas sare bat eraikitzea eta egokitzea, biometanoa RAA-E02 sarean injektatzeko".
1. Aurrekariak.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 800E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zitzaion Valtierrako udal mugartean dagoen biometanizazioko instalazio bati. Instalazioaren titularra Biogasval SL da.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 121/2026 Ebazpenaren bidez, onura publikoa zehazki deklaratu zen biometanoa ekoizteko instalazio bat banaketa sarera konektatuko duten instalazioetarako, Valtierrako udal mugartean, Biogasval SLk sustatuta (espedientearen kodea: 0003-GR).
2. Administrazio baimenaren eta proiektuaren onespenaren eskaera.
2025eko urriaren 16an, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1431/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, Nedgia Navarra SAk administrazio baimena eta proiektuaren onespena eskatu zituen exekuzio proiektu honetarako: "Valtierrako udal mugartean gas sare bat eraikitzea eta egokitzea, biometanoa RAA-E02 sarean injektatzeko".
Proiektu horren xedeko instalazioak honako hauek dira:
–Gas sarea (altzairua, 4"; 16 barreko MOP), Biogasval SL industriak ekoitzitako biometanoa Nedgiaren jabetzakoa den sarera injektatzeko. Haren hasierako konexioa izanen da katastroan 310000000001662425SE erreferentzia duen lurzatian dagoen injekzio modulua, eta haren xedea izanen da Valtierrako udal mugartean dagoen RAA-E02 sarea (altzairua, DN 4"; 16 barreko MOP).
–Injekzio modulua, katastroan 310000000001662425SE erreferentzia duen lurzatian dagoena.
–Instalazio osagarriak: 2 ebakitze balbula (DN 4").
Lurpeko gas-hoditeriaren trazadura berria Valtierra-Arguedas industrialdetik igaroko da oso-osorik (hiri-lurzorua).
3. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideak.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa betez, Nedgia Navarra SAren eskaera jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuz 2025eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan, eta 2025eko azaroaren 7ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean ere. Halaber, iragarkia Valtierrako Udalari bidali zitzaion, jendaurrean jar zezan ediktuen taulan.
Ez zen alegaziorik jaso.
Aldi berean, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 80. eta 84. artikuluetan xedatutakoarekin bat, zerbitzu honek kontsulta egin zien Valtierrako Udalari, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta Lyntia Networks SAri, eta eskatu zien txostena edo baldintza teknikoak emateko.
i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk, 2025eko azaroaren 23an, honako hau adierazi zuen: "Ez dago aski informaziorik gurutzaketei eta horien sakonerei buruz. Gainera, sare elektrikoen separatak ez du zehazten linea elektrikoekiko eta gas-hoditeriarekiko gurutzaketarik. Horregatik, eskertuko genizueke bidaliko bazenigute analisia osatzeko behar den informazio osagarria".
Horri erantzunez, 2025eko abenduaren 17an, Nedgia Navarra SAk beste separata bat aurkeztu zuen, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri igortzeko (2025eko abenduaren 18an igorri zitzaien).
i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk 2026ko otsailaren 13an igorritako txostenean, aldeko ebazpena eman zen, eta onartu zen separatan zehaztutako lanak gauzatzea.
Telefónica de España SAUk 2025eko abenduaren 3an adierazi zuen ez duela inolako eragozpenik aipatutako proiektua egiteko, baldin eta indarreko araudia betetzen bada.
Jasotako txostenak sustatzaileari igorri zitzaizkion, eta hark adierazi zuen haiekin ados zegoela.
Ez zen Valtierrako Udalaren eta Lyntia Networks SAren erantzunik jaso.
4. Ingurumen inpaktuaren txostena.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 1529E/2025 Ebazpenaren bidez, ingurumen inpaktuaren txostena egin zen, eta zenbait baldintza adierazi ziren proiektu honetarako: "Valtierrako udal mugartean gas sare bat eraikitzea eta egokitzea, biometanoa RAA-E02 sarean injektatzeko".
5. Administrazio baimenaren eta proiektuaren onespenaren proposamena.
Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa ikusi eta espedientearen azterketa teknikoa egin ondotik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du aipatutako instalaziorako Nedgia Navarra SAk eskatutako administrazio baimena ematea eta exekuzio proiektua onestea.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Nedgia Navarra SAri administrazio baimena ematea, Valtierrako udal mugartean gas sare bat eraikitzeko eta egokitzeko, biometanoa RAA-E02 sarean injektatzeko.
2. Onestea instalazio hori egiteko proiektua, Alejandra Risco Barba industria ingeniari teknikoak sinatua, eta hogeita hamasei hilabete ematea obrak burutzeko.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira, eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, zeinen bidez onesten baitira Gas erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak GEI 01etik 11ra).
4. Baimen hau emanda ere, eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
5. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurrekontuaren ehuneko bi adinako bermea jarri beharko du Nedgia Navarra SAk. Instalazioak zerbitzuan jartzeko akta egin ondoren itzuliko da berme hori.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Nedgia Navarra SAri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta Lyntia Networks SAri, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Valtierrako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko ekainaren 15ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2608691