1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1371E/2026 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, eraginik gabe uzten duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 1080E/2026 Ebazpena, 2026ko ekainaren 15eko 08:00etatik ekainaren 16ko 08:00etara bitarteko greba aldiari dagokionez.
2026ko maiatzaren 20an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 1080E/2026 Ebazpena eman zen, helburu zuena funtsezko gutxieneko zerbitzuak bermatzea FSS-CCOOk (Langileen Batzordeen Osasunaren eta Batzorde Soziosanitarioen Estatuko Federazioa) eta UGTk iragarritako greba zela eta, zeina zuzenduta baitzegoen Osasun Sistema Nazionaleko osasun zerbitzuetako osasun langile guztiei, INGESAren mendeko langileak barne, kategoria hauetan: erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak eta goi mailako eta erdi mailako teknikariak (espezialitate guztietan). Greba egitekoa zen 2026ko maiatzaren 25eko 08:00etatik maiatzaren 26ko 08:00etara eta 2026ko ekainaren 15eko 08:00etatik ekainaren 16ko 08:00etara.
Ondoren, 2026ko ekainaren 9an, deialdia egin duten sindikatuek jakinarazi dute greba deialdia bertan behera utzi dela 2026ko ekainaren 15eko 08:00etatik ekainaren 16ko 08:00etara bitarteko aldiari dagokionez. Beraz, 1080E/2026 Ebazpena onestea ekarri zuen arrazoia desagertu denez, bidezkoa da eraginik gabe uztea, 2026ko ekainaren 15eko 08:00etatik ekainaren 16ko 08:00etara bitarteko greba aldiari dagokionez.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Eraginik gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 1080E/2026 Ebazpena, 2026ko ekainaren 15eko 08:00etatik ekainaren 16ko 08:00etara bitarteko greba aldiari dagokionez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako CCOOko eta UGTko greba-batzordeei.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Profesionalen Zuzendaritzari; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barrenean ukitutako zentroetako langileen arloko eskumenak esleiturik dituzten zuzendaritza eta zerbitzuei, ebazpen honen berri eman diezaieten gutxieneko zerbitzuetako langileei; Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari; Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari; eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Atalari.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 7/2026 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2026ko ekainaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2608663