2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa. Izendapen-proposamena
Etxarri Aranazko Udaleko alkatearen 2026ko otsailaren 14ko 2026-0072 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako plaza bat, lan-kontratu finkoarekin eta errelebo-kontratuaren modalitatean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia, martxoaren 5ean). Aipatu deialdiaren 7.1 eta 7.2 oinarrietan xedatutakoa betez.
Kontuan hartuta 2026ko ekainaren 9an puntuazio handiena lortu duen izangaiak uko egin diola izendapen proposamenari, oposizioko epaimahai kalifikatzaileak izendapen proposamena egin du gainditu duen izangai honen alde, bigarren postuan puntuaziorik handiena lortu duena delako:
David Fernandez Sayavera
Ikusirik epaimahaiaren proposamena eta bat etorriz deialdiaren 7.2 oinarrian xedatutakoarekin, Udaleko alkateak honako hau erabaki du:
1. Proposatutako izangaiari, David Fernandez Sayaverari, eskatzea, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako agiriak aurkez ditzala Etxarri Aranazko Udalaren erregistro orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalen barnean.
Etxarri Aranatzen, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, María de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2608666