219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

245/2026 EBAZPENA, urriaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat.

246/2026 EBAZPENA, urriaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego iraungia, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

295/2026 EBAZPENA, urriaren 23koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki-entitateetako kontu-hartzaileen plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, arkitekto teknikoen hamar plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren hirugarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen (estatistikaria) sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

463E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren plan partziala. Sustatzailea Barne Zuzendaritza Nagusia da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5681E/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2026rako gastua handitzea desgaitasuna dutenek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetan. DDBN kodea: 863848.

2663/2026 EBAZPENA, 2026ko urriaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia onesten da Kooperatibismoari buruzko Bideo Lehiaketaren III. edizioan bi sari emateko. Lehiaketa Nafarroako Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzendua dago, eta antolatzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra da.

2664/2026 EBAZPENA, 2026ko urriaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2025-2026 ikasturtean egin eta defendatutako "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenarentzako Saria" emateko. V. ediziorako, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak sustatzen du.

1.7. BESTELAKOAK

53/2026 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko funtsezko gutxieneko arreta-zerbitzuak arautzen dituena.

320E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan gutxieneko zerbitzuei arreta emateko behar diren langileak zehazten dituena, basozain izendapena duten langileentzat iragarri den greba dela eta, zeina 2026ko urriaren 15ean eginen baita.

247/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, argitara ematen dituena Haur eta Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi mailak eskaintzen dituzten ikastetxe publikoen zonifikazioa eta departamentu honen mendeko ikastetxe eta programetako plantillak, eta zehazten dituena, alde batetik, plazak ezabatzeko eta plaza ibiltariei atxikitzeko eskaeren prozedurak, eta bestetik, 2026-2027 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko plaza hutsak (maisu-maistren kidegoko irakasleei dagozkienak).

248/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa, eta zehazten baita zer prozedura erabili behar den eskatzeko plazak ezabatu daitezen, eta zein behin-behineko plaza huts sartzen diren 2026-2027 ikasturtean honako kidego hauetako lanpostuetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego iraungia, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

1151E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) Las Labradas industrialdearen inguruan aldatzeari buruz. Neton Project 16 SLU da sustatzailea.

1152E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Deierriko Udal Plan Orokorraren aldaketa bati buruz, energia berriztagarriak ekoizteko instalazioetarako lurzoru urbanizaezinari buruzko araudi orokorraren esparruan, Deierriko Udalak sustaturik.

1154E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ergoieneko udal plana aldatzeari buruz 1. poligonoko 175. lurzatiari dagokionez, Lizarragan, Lorenzo Lazkoz Olaetxeak sustatuta.

1182E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita Funesko udal-mugartean landare-produktu izoztuak ekoizteko dagoen instalazio baten funtsezko aldaketa egiteko, helburu duena isurketaren parametroen balioak eta kontrola aldatzeko proiektua gauzatzea. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Ultracongelados Virto SAU da.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, 2026ko uztailaren 29an argitaratutako behin betiko 3. zerrendaren aurka, zeinean honako hauetarako onartutakoak jaso baitziren: Nafarroako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan emandako irakaskuntzak egiteko, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta, Nafarroan baimendutako ikastetxe publiko, entitate eta ikastetxe pribatuetan, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketa Sistemako A, B eta C graduei dagokien prestakuntza ikasteko, presentziako modalitatean.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AMESKOABARRENA

2026ko lan publikoaren eskaintza

IRUÑA

Oposizioa, familia-langilearen 34 plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLOZKO KONTZEJUA

Herri-larreen aprobetxamendua zuzenean adjudikatzea auzotarren artean

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Doitasun instrumentu eta aparatuak bulegoekin

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

AIZKOAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

BERASKOAIN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 49. lurzatian. Behin betiko onespena

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

BERBINTZANA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

BERIAIN

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean musika-ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena

DORRAOKO KONTZEJUA

2027ko aurrekontua. Behin betiko onespena

LIZARRA

Jarduera-lizentzia ematea. Kirol zentroa

GALAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko, babes eta egokitze neurriak har daitezen, etxebizitzek uholdeengatik duten arriskuaren kontra, Ezkirotzen eta Getze Galarren

LARRAGA

Jarduera-lizentzia ematea. Behien ustiategi estentsiboa

LATASAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

LESAKA

Jarduera-lizentzia ematea. Kirol zentroa

LUZAIDE

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

OLLOKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

ORISOAIN

Diru-bilketarako 2027ko egutegia

2027ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

ORREAGA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

IRUÑA

Behin betiko onestea gizarte-inklusioa sustatzeko udal-etxebizitzak arautzen dituen ordenantza

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, desjabetze-espediente batean, honako hau dela-eta: "Proiektua, ezponda bat egonkortu dadin pasealeku batean, zeina mugakide baita Donibane-Iruña AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralarekin"

SAGASETAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

SESMA

2027rako zerga-tasak

SUNBILLA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 17. lurzatian. Behin betiko onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa, Arrizabalagako 1. poligonoko 152. lurzatian. Behin betiko onespena

UHARTE ARAKIL

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 907. lurzatian. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIO ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIKO MINISTERIOA

Jendaurreko informazioa, proiektu honetarako okupatu beharra deklaratzeko: "Castejón eta Iruña arteko abiadura handiko linearen trenbide loturarako oinarrizko proiektua Castejón de Ebro inguruan"

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

6911-2026 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, uztailaren 2ko 14/2026 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 1. eta 2. apartatuen aurka. Lege horren bidez aldatzen da 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa.