2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2027ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Kudeaketa Batzordearen 2026ko irailaren 30eko 2026-0046 Ebazpena, zeinaren bidez Orisoaingo Udalaren 2026ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–2027rako lan-egutegia.
2027rako lan-egutegia onestea Orisoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal-bulegoak:
–Urtarrilaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 19a, 25a, 26a eta 29a.
–Maiatzaren 1a.
–Abuztuaren 15a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 1a eta 11.
–Abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.
Bigarrena.–2027ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2027an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Orisoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, asteazkenetan.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikon argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Kudeaketa Batzordeari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.
Orisoainen, 2026ko urriaren 1ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Sevigné Labiano.
Iragarkiaren kodea: L2612889