219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, familia-langilearen 34 plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 13an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Behin amaituta Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko familia-langilearen 34 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2025eko ekainaren 23an, eta 2025eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ekoan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu zuen oposizioa gainditu zuten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera.

Bat etorriz epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2026ko abuztuaren 31n Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 31-AGO-26 (10/RH) erabakia], eta epearen zenbaketa eten zitzaien María Rosario Molinero Turrillas andreari eta Aranzazu Toledo Martirena andreari, ezinbesteko kasua alegatu baitzuten.

Behin ezinbesteko kasua amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko zegokion gaitasun-txostena eman zuten medikuek. Hori horrela, egokia da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea, familia-langilearen lanpostuan aritzeko, honako pertsona hauek (plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie):

ABIZENAK ETA IZENA

PLAZA

TOLEDO MARTIRENA, ARANZAZU

2-408200-137

MOLINERO TURRILLAS, MARIA ROSARIO

2-408200-87

2. Izendatutakoek 2026ko azaroaren 3an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2613258