2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, desjabetze-espediente batean, honako hau dela-eta: "Proiektua, ezponda bat egonkortu dadin pasealeku batean, zeina mugakide baita Donibane-Iruña AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralarekin"
Honako ebazpen hau eman zuen, 2026ko urriaren 9an, Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak:
REV 9-OCT-26 (25/EV)
«Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak 2025eko otsailaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, honako hau onetsi zen: "Proiektua, ezponda bat egonkortu dadin pasealeku batean, zeina mugakide baita Donibane-Iruña AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralarekin".
Iruñeko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deklaratu zuen hasiera eman zitzaiola desjabetze-espediente bati, eragiten diena Iruñeko 3. poligonoko 1208., 1382. eta 9053. lurzatiei, eta onetsi zen ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.
Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen honako proiektu honek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda: "Proiektua, ezponda bat egonkortu dadin pasealeku batean, zeina mugakide baita Donibane Kirol Elkartearen iparraldeko itxitura perimetralarekin". Halaber, deklaratu zen bertan dauden higiezinak okupatu beharra zegoela.
Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 19an hartutako erabaki baten bidez, deklaratu zen presakoa zela okupatzea proiektu hau gauzatzeko lanek ukitutako ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: "Proiektua, ezponda bat egonkortu dadin pasealeku batean, zeina mugakide baita Donibane-Iruña AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralarekin".
Eta Iruñeko Udalak, 2026ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, partez onetsi zuen honako hauek jarritako berraztertzeko errekurtsoa, Osoko Bilkuraren 2026ko uztailaren 2ko erabakiaren kontra: María Dolores Salgado De la Torre, María Carmen Arraiza Rodríguez-Monte, Idoia Arraiza Zabalegui, Maite Arraiza Zabalegui eta Juan Ignacio Gutiérrez Nieto. Hala, deklaratu zuen titulartasuna auzigai dagoela 3. poligonoko 1208. lurzatiaren %20 kuotari dagokionez. Hasiera batean, Euskokultur fundazioari zegokiola uste zen.
Aurreko guztia ikusirik, eta jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari eta harekin bat datozenei (1954ko abenduaren 16ko Legea), eta jarraikiz, orobat, Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2ko osoko bilkuran, hartutako erabakiari,
EBATZI DUT:
1. Dei egitea honako honek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei: "Proiektua, ezponda bat egonkortu dadin pasealeku batean, zeina mugakide baita Donibane-Iruña AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralarekin". Dei egiten zaie ager daitezen 2026ko azaroaren 12an, 10:00etatik aurrera, jakinarazpen-zedulan esaten denaren arabera, Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. solairua), okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, okupazio aktak egiteko.
2. Ekitaldi horretara titularrek berek joan beharko dute, edo bidali beharko dute beren izenean aritzeko behar bezala baimendutako norbait, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, jabetza erregistroaren ziurtagiria, etab.). Egoki baderitzote, eraman ditzakete perituak eta/edo notarioa, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau egiten dela urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutako ondorioetarako ere (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete daitezen indarrean dagoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikulua eta 45.1.a) apartatua (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat, baita legearen arabera saiatu arren jakinarazi ezin izan zaienentzat ere.
Iruñean, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2613244