1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, 2026ko uztailaren 29an argitaratutako behin betiko 3. zerrendaren aurka, zeinean honako hauetarako onartutakoak jaso baitziren: Nafarroako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan emandako irakaskuntzak egiteko, presentziazko modalitatean, Lanbide Heziketako Sistemaren D eta E graduei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkienak, eta, Nafarroan baimendutako ikastetxe publiko, entitate eta ikastetxe pribatuetan, Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen Lanbide Heziketa Sistemako A, B eta C graduei dagokien prestakuntza ikasteko, presentziako modalitatean.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Aritz Babace Sadaba jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela 2026ko uztailaren 29an argitaratutako behin betiko 3. zerrendaren aurka, zeinean jaso baitziren aipatu prozesuetan onartutakoak.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2613601