4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
6911-2026 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, uztailaren 2ko 14/2026 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 1. eta 2. apartatuen aurka. Lege horren bidez aldatzen da 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa.
Konstituzio Auzitegiak, 2026ko urriaren 20ko osoko bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 6911-2026 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, uztailaren 2ko 14/2026 Foru Legearen xedapen iragankor bakarraren 1. eta 2. apartatuen aurka (foru lege horren bidez aldatzen da 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa). Errekurtsoa Kongresuko Talde Popularreko 50 diputatuk baino gehiagok sustatu dute.
Madrilen, 2026ko urriaren 20an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Alfonso Pérez Camino.
Iragarkiaren kodea: J2613861