2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Aldaketa, Arrizabalagako 1. poligonoko 152. lurzatian. Behin betiko onespena
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 24ko 98E/2026 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa bat Tebas-Muru Artederretako Udaleko hirigintza-plangintzan, Arrizabalagako 1. poligonoko 152. lurzatiari eragiten diona (lehengo UO-I1 unitatea), Mendartea SLk sustatua.
Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari; zehazki, 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613683