219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

295/2026 EBAZPENA, urriaren 23koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako toki-entitateetako kontu-hartzaileen plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak irailaren 17an emandako 256/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki-entitateetako kontu-hartzaileen plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.

Deialdi hori 2026ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horregatik guztiagatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zeinak eman baitzaizkit Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bidez eskuordetutako zenbait eskumenen erabilera Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uzten duena), eta, orobat, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako toki-entitateetako A mailako kontu-hartzaileen plaza hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.

2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko, horrelakorik egin badute, Nafarroako Gobernuaren atarian kasuan kasuko deialdiaren web-fitxaren bidez. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, web-fitxaren bidez.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urriaren 23an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

–Onartuak.

AYALA MATEO, AMAYA

AZANZA ILZARBE, MARÍA YOLANDA

GAÍNZA ORDOQUI, JOSÉ MARÍA

GARCÍA LERÁNOZ, ELISA

IRISARRI MORENO, ANA JULIA

IZCUE ISTÚRIZ, MARÍA CARMEN

LAPARRA NAVARRO, AITOR

MARQUÉS MARTÍNEZ, YOLANDA

MATEOS CRISÓSTOMO, NURIA

PÉREZ REMONDEGUI, JOSÉ JAVIER

ROMANO BLASCO, JOSÉ LUIS

–Baztertuak.

Deialdiaren 3.1 oinarria ez betetzeagatik (eskaeran II. eranskina ez aurkeztea).

ALBARRACÍN ALBIZTUR, EGOITZ

Deialdiaren 2.1 oinarria ez betetzeagatik (gaikuntza duen funtzionarioa ez izatea).

AYESTA ZARDOYA, EDURNE

Iragarkiaren kodea: F2613875