219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

248/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa, eta zehazten baita zer prozedura erabili behar den eskatzeko plazak ezabatu daitezen, eta zein behin-behineko plaza huts sartzen diren 2026-2027 ikasturtean honako kidego hauetako lanpostuetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego iraungia, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 246/2026 Ebazpenaren bidez, dei egin da estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego iraungia, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Ebazpen horren laugarren oinarriaren arabera, deialdian beteko diren plaza hutsak, hala behin-behinekoak nola behin betikoak, lekualdatze-lehiaketa hauen prozedura-arau aplikagarriak ezarri zituen irailaren 10eko EFD/1041/2026 Aginduaren bosgarren apartatuan aurreikusitako egunetan zehaztuko dira, eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko dira: https://www.educacion.navarra.es/eu/.

Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da argitaratzea Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa.

Bestalde, beharrezkoa da zehaztea plazak formalki ezabatzeko eskaeren prozedura kasuan kasuko plantillan plaza aurreikusia ez duten irakasleentzat.

Era berean, bidezkoa da 2026-2027 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko plaza hutsak zehaztea, irakasle funtzionarioen kidego hauetakoak direnak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego iraungia, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratzea Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa.

Zonifikazio hori aplikatuko da urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako egoeretan dauden irakasleek erabil dezaten lehentasunezko eskubidea, apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan adierazitako irakasleen kidegoetako funtzionarioen estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko plazak betetzeko beste prozedura batzuk arautu ziren.

2. Zehaztea zer behin-behineko plaza huts sartzen diren kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat onetsitako estatu mailako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego iraungia, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa (deialdi hori onetsi da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 246/2026 Ebazpenaren bidez).

Plaza hutsen zerrenda hori ebazpen honen eranskinetan azaltzen da, irakasleen kidego bakoitzerako lanpostuetarako (horiek ere seinalatzen dira):

KIDEGOAREN KODEA

IZENA

II. eranskina:

511

590

591

598

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.

III. eranskina:

512

592

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak.

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak.

IV. eranskina:

593

594

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

V. eranskina:

513

595

596

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak.

Zer kidegotan hartzen den parte, haren lekualdatze-lehiaketaren deialdia ebaztearen ondorioz sortzen direnak gehituko zaizkie ebazpen honetan aurreikusitako plaza hutsei. Horiez gain, gutxienez 2026ko abenduaren 31ra arte erretiroengatik, heriotzengatik edo plaza gordetzeko eskubiderik gabeko eszedentziengatik sortzen diren plaza hutsak ere sartzen ahalko dira. Plaza horiek guztiek eskola plangintzan aurreikusiak egon beharko dute.

Bigarren Hezkuntzako, hizkuntza eskola ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek maila bereko irakasleen kidegoetako lanpostuetako funtzionarioekin batera hartuko dute parte, eta plaza huts berberak eskainiko zaizkie, deusetan galarazi gabe katedradunen kidegoetakoak izateagatik aplikatzen ahal zaizkien berariazko merezimenduak.

Zenbait espezialitatetako plazak eskuratzeko, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioek (iraungi beharreko kidegoa) eta urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretuak arautzen duen prozeduraren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratu diren espezialitate horietako irakasleek, lehiaketan, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko irakasleekin batera parte hartuko dute, eta plaza huts berberak eskuratzen ahalko dituzte. Hauek dira espezialitate horiek: Sukaldaritza eta Pastelgintza, Estetika, Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa, Ibilgailuen Mantentze-lanak, Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak, Patroigintza eta Jantzigintza, Ile-apainketa, Arte Grafikoetako Produkzioa, Jatetxe Zerbitzuak eta Soldadura.

Era berean, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren arabera Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan integratu diren espezialitateetako plazetarako, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko funtzionarioek (iraungi beharreko kidegoa) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioekin batera parte hartuko dute, eta espezialitate horietako plaza huts berberak eskuratzen ahalko dituzte.

3. Bigarren Hezkuntzako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoetako plantillan dauden plaza hutsak, ebazpen honen eranskinetan azaltzen direnak, "plaza hutsak" izeneko zutabean ageri dira.

Plaza hutsen zutabean agertzen den minus ikurrak esan nahi du lehiaketaren ondoriozko plazak amortizatu eginen direla, eta, hortaz, bete beharreko plaza kopurua ez dela handituko.

4. Ebazpen honen bidez onesten diren plantilletan ez da plazarik ezabatuko. Horrela, ikur negatiboa daukaten plaza hutsak amortizatuko dira erretiroak, eszedentziak edo lanpostua galtzea dakarten ezabaketak direla-eta, hutsik gelditzen badira lehiaketaren, heriotzaren edo antzeko arrazoien ondorioz.

5. Behin betiko destinoa duten funtzionarioek, beren plaza aurreikusita ez badago onetsitako plantilletan, beren plaza ezabatzeko eskatzen ahalko dute, prozedura honen arabera:

a) Kasuan kasuko plantillan aurreikusi ez diren edo murriztu diren plazei atxikiak dauden irakasleek plazak ezabatzeko eskaera egiten ahalko diote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, eta, horretarako, ebazpen honen VI. eranskinean azaltzen den agiria beteko dute. Eskaera hori aurkezteko epea 5 egun baliodun izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Murriztutako espezialitateko edo hizkuntzako plazei atxikitako irakasle eskatzaileak gehiago badira murriztutako plazak baino, hurrengo irizpideak bata bestearen ondoren aplikatzetik ateratzen diren irakasleei eraginen die ezabaketak:

1. Nork duen etengabeko antzinatasunik handiena ikastetxean, bertan behin betiko destinoa izanik.

2. Nork eman dituen urte gehien benetako zerbitzuetan funtzionario gisa edo administrazio- edo lan-araubideko aldi baterako lan-kontratudun gisa, kasuan kasuko kidegoan.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioen kasuan, karrerako funtzionario gisa benetan egindako zerbitzuak zehaztearren, lehenago nork bere irakasleen kidegoan karrerako funtzionario gisa benetan egindako zerbitzuen denbora hartuko zaie kontuan.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legearen 29. xedapen gehigarriari jarraikiz kidegoetan sartutako irakasleei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario gisa duten antzinatasunari lan-kontratudun finko gisa egiaztatua dutena gehituko zaie, lehen zerbitzu urtea kenduta.

3. Nor sartu zen lehenago kidegoan (urtea).

4. Halakorik bada, dagokion katedradunen kidegokoa izatea.

5. Nork duen puntuazio handiena kidegoan sartzeko hautapen prozesuan.

Langilea sartu zeneko hautapen prozeduran finkatutako gehieneko puntuazioa ez bazen hamar puntukoa, puntu-berdinketa hautsi behar bada, sarrera-nota gehienez ere hamar puntuko eskalara ekarri beharko da.

c) Lanpostua ezabatzeak 5 egun balioduneko epearen azken egunean izanen ditu ondorioak, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hortaz, interesdunek ikasturte honetako lekualdatze-lehiaketan erabiltzen ahalko dute lanpostuak betetzeko araudian aurreikusitako lehentasunezko eskubidea, bat etorriz Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 246/2026 Ebazpenean ezarritako baldintzekin. Ebazpen horren bidez estatu mailako lekualdatze-lehiaketa deia egiten da, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidego iraungia, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eranskinak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/) argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2613586