219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Diru-bilketarako 2027ko egutegia

Orisoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2026ko irailaren 30ean egin bilkura arruntean, diru-bilketarako 2027ko egutegia onetsi zuen. Egutegia interesdunen eskura egonen da Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es). Hona hemen:

Lehenbizikoa.–2027. urteko diru-bilketarako, honako egutegi hau onestea:

–Ibilgailuen gaineko udal zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
  • Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.

  • Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

  • Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
  • Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

–Herri-lurrak eta errentamenduak.

  • Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
  • Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean igorriko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epea iragan ondoren, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkatutako errekarguak, eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen aurka, interesdunek errekurtso hauek jartzen ahalko dituzte, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orisoainen, 2026ko irailaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2612885