2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 907. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2026ko urriaren 6n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Uharte Arakilgo 2. poligonoko 907 lurzatian dagoen higiezin baten dentsitatea handitzeko, bi etxebizitza egin nahi baitira. Francisco Javier Martiarena Aizcorbek sustatu du.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betez.
Uharte Arakilen, 2026ko urriaren 7an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613099