2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Deialdia, 2026-2027 ikasturtean musika-ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena
DDBN kodea: 935758.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/935758).
2026ko urriaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakia.
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehena.–Onuradunak: Beriaingo bizilagunak izan daitezke onuradun, musika-ikasketak egiten badituzte 2026-2027 ikasturtean.
Bigarrena.–Xedea: bekak arautzea, laguntzak emateko 2026-2027 ikasturtean musika-ikasketak egiten dituzten Beriaingo bizilagunei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es.
Laugarrena.–Beken zenbatekoa:
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK |
Zenbateko honetatik | Honetara | Dirulaguntza |
0,00 | 5.000,00 | %75 |
5.001,00 | 10.000,00 | %50 |
10.001,00 | 12.400,00 | %25 |
12.400,00 baino gehiago | %0 |
Eskabideak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
Beriainen, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Jose Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2613729