219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea gizarte-inklusioa sustatzeko udal-etxebizitzak arautzen dituen ordenantza

Udalbatzak, 2026ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasierako onespena 2026ko martxoaren 30eko osoko bilkuraren erabakiz eman zitzaion ordenantza zuzentzea eta behin betiko onestea gizarteratzea sustatzeko udal-etxebizitzak arautzen dituen ordenantza. Ordenantza horren testua erabaki honen eranskin gisa agertzen da.

2. Behin betiko onetsitako ordenantzaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroan dagoen Gobernuaren Ordezkariordetzari eta Nafarroako Gobernuari jakinaraztea.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

"AUKERA" UDAL-ETXEBIZITZA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA, GIZARTERATZEA SUSTATZEKO

ZIOEN AZALPENA

Iruñeko Udalak bere konpromiso irmoa adierazten du hiriko errealitate desberdinekiko bidezkoa, irisgarria, efizientea eta sentikorra izanen den udal-etxebizitza eredu bat garatzeko. Araugintza-ekimen honen oinarrian udalaren nahia dago: udal-etxebizitzen parke osoa antolatu, esleitzeko irizpide argiak izan eta justizia soziala eta kudeaketa ona uztartuko dituen sistema bat finkatu nahi ditu.

Ordenantza berri hau onartuta, Iruñeko Udalak urrats irmoa egin du udal-etxebizitzen parkearen antolamendu integralerako bidean, aurreko araudiak eskaintzen zuen esparru partziala gaindituz, aterpe-premian soilik oinarritua.

2016. urteaz geroztik, larrialdi-egoeretarako udal-etxebizitzak eskuratzeko eta erabiltzeko ordenantza indarrean sartu zenetik, eta eskatzaileen erregistro bakarra sortu zenetik, egoera kritiko eta atzeraezinak estaltzeko esku-hartze eredu bat garatu da.

Hala ere, urte hauetan metatutako esperientziak agerian utzi du ikuspegi hori zabaltzeko beharra, Etxerik Gabeko Pertsonekin Lan egiten duten Erakunde Nazionalen Europako Federazioaren (FEANTSA) "European Typology on Homelessnes" (ETHOS) jasotzen duen bizitegi-bazterketaren errealitate guztiei erantzuteko hiri honetan. Sailkapen horrek bizitegi-bazterketako lau motari egiten die erreferentzia: sabairik gabe (kaleko egoera, gaueko bizitokiak...), etxegabe (bizitoki kolektiboak, aterpetxeak...), etxebizitza ez-segurua (alokairurik gabe, etxetik botatzeko mehatxua, indarkeriazko etxebizitzak...), eta etxebizitza desegokia (pilaketa, infraetxea, ibilgailuak...).

Pertsona eta familia asko ezegonkortasun-egoeran bizi dira gaur egun, eta hori ezin da hertsiki larrialditzat jo, baina aldi baterako laguntza-neurri publikoak behar dira. Testuinguru horretan, araudi argia, progresiboa eta mailakatua izatearen garrantzia egiaztatu da, etxebizitza publikoa eskuratzeko hainbat modalitateren bidez bizitegi-inklusiorako ibilbideak lagundu ahal izateko, kalteberatasun-mailaren, diru-sarreren, egoera pertsonalaren eta familiarraren edo bizitegi-premiaren iraupenaren arabera. Ordenantza honek premia horri erantzuten dio, sistema osoagoa, egituratuagoa eta gardenagoa gaituz, egoera larrienetatik hasi eta bizitegi-normalkuntzako kasuetara arte.

Iruñeko Udalak, tokiko autonomia baliatuz, udal-etxebizitzak aldi baterako lagatzeko betekizunak, prozedurak eta baldintzak arautzen ditu, ez bakarrik premiari erantzuteko, baita alokairu babestu edo libreko merkaturako, erosketarako edo sarbide formula berritzaileetarako igarobidea errazteko ere. Irtenbideak zatitu beharrean, etxebizitza publikoaren sistemarekin lotu eta hari koherentzia ematen dion esparru bat ezartzen da, onuradunen autonomia eta egonkortasuna sustatuz.

Arau-esparru berri hori etxebizitza-politika publikoen bilakaeraren isla ere bada; izan ere, etxebizitza ondasun fisiko gisa ez ezik, gizarteratzeko tresna gisa ere hartzen dute, eta, beraz, hainbat jarduera-eremu hitzartuko lituzke: osasun komunitarioa, osasun mentala, errotzea, bizikidetza, herritarren parte-hartzea eta garapen pertsonala. Prezioen igoerak, alokairu-merkatuaren prekarizazioak eta politika eskasek pilatutako ondorioek areagotutako bizitegi-krisiaren testuinguruan, ezinbestekoa da dauden baliabide publikoak berrantolatzea, horien erabilera optimizatzea eta bermatzea gehien behar dutenengana une egokian eta behar den laguntzarekin iristen direla.

Azkenik, ordenantza honi esker, udal-etxebizitza parkea modu eraginkorragoan kudeatzeaz gain, udaleko arloen arteko lankidetza indartu, dauden gizarte programekin sinergiak sortu eta behar espezifikoei erantzunen dieten erabilera berriak gaitzen ahalko dira, betiere kontuan hartuta ekitate printzipioa eta pertsona guztientzat etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea. Era berean, esku hartzeko ereduaren funtsezko elementu gisa akonpainamendu soziala indartzea planteatzen da, hala eskatzen duten bizikidetza-unitateei laguntza profesionala eskainiz, autonomia, egonkortze eta lotura komunitarioko prozesuak erraztuz.

Iruñeko Udalak interes berezia jarriko du etxebizitza horietan eta haien auzo-komunitatearen eremuan bizikidetza komunitarioa, auzoteria ona eta udal-ordenantzak betetzea zaindu eta sustatzeko, inguruan bizi diren pertsonen eta familien inklusioa babestuz eta erraztuz.

Horregatik guztiagatik, erregulazio onaren printzipioetara egokitzen da ordenantza hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan ezarritako erregelamendu-ahala gauzatzean. Premia- eta eraginkortasun-printzipioak betetzen ditu; izan ere, haren helburua da Iruñeko Udalak pertsonei udal-etxebizitzak erabiltzeko baimena emateko baldintzak ezartzea, etxebizitza-premia handiena zein pertsonak duten objektiboki ebaluatu eta zehaztu ondoren, arau-esparrua egokituz eta udalerri horren etxebizitza-politika behar bezala birbideratuz, helburu argi batekin: udal-etxebizitzen parkea etxebizitza duin bat eskuratzera bideratzea. Proportzionaltasun-printzipioarekin ere bat dator, helburu hori betetzeko bitarteko egokia baita, eta herritarrek udal-etxebizitzak erabiltzeko baimena izateko dituzten eskubideak eta betebeharrak arautzen ditu. Era berean, segurtasun juridikoaren printzipioa betetzen du, ordenamendu juridikoan sartu baita, eta harekin koherentea delako. Bat dator gardentasun-printzipioarekin, argi eta garbi identifikatzen duelako bere helburua, eta herritarrentzat eskuragarri dagoelako. Azkenik, efizientzia-printzipioarekin ere bat dator, bitarteko egokia baita herritarrei jakinarazteko zer eskubide eta betebehar dituen udal-etxebizitza bat erabiltzeko baimena izateak.

I. TITULUA.–XEDEA, APLIKAZIO-EREMUA ETA BEHARREZKO BALIABIDEAK

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

Ordenantza honen xedea da udalak etxebizitzen zerbitzu publikoari atxikita dituen Iruñeko Udalaren etxebizitzetarako sarbidea eta erabilera arautzea. Horrela, ohiz kanpoko hainbat bizitegi-premia asetu nahi dira, larrialdietarako zuzkidura-bizitokia, egonkortzea, trantsizioa edo hitzarmen bidezko kontratu bereziak barne hartzen dituen sistema progresibo baten bidez. Etxebizitza mota horiek gizarte-laguntzako beste programa batzuetan ere sartzen ahalko dira.

Etxebizitza horiek pertsona eta familia-unitateentzat dira, beren egoera sozioekonomikoa dela-eta, ez dutenak bizitegi-irtenbide duin eta egokirik, ez eta irtenbide hori beren kabuz lortzeko beharrezko baliabiderik ere. Egoera horiek honako hauen ondorio izan daitezke: utzarazpen-prozesuak, bizitoki-egoera duinezak edo desegokiak, pilaketa, hirigintzagatiko ordezko bizitokia ematea, udaleko gizarte-zerbitzuek proposatutako intentsitate handiko esku-hartze sozialeko planak, horiei ekiteko bizitegi-baliabide baten beharra ezartzen dutenak, edo udalak esku hartzeko premia justifikatzen duen beste edozein arrazoi.

Gainera, ordenantzak ibilbide bat ezartzen du udal-etxebizitzen erabilera baimentzeko mailen arteko trantsizio mekanismoekin, onuradunen egonkortze progresiboa erraztuz, une jakin batean etxebizitzaren merkatu arruntera sartzeko aukera izateko.

2. artikulua. Definizioak, ordenantza honi dagokionez.

Familia-unitatea. Eskatzaileak osatzen duena gehi, kasua bada, berarekin bizi den pertsona, elkartu zaiona ezkontza bidez edo pareko afektibitate harreman baten bidez, haien sexu-orientazioa edozein dela ere, gehi, kasua bada, eskatzailearekin bizi direnak baldin harekin badute bigarren gradurainoko odol-ahaidetasuna(aita, ama, seme-alabak, aitona-amonak, anai-arrebak, bilobak), barnean direla familia harreraren bidez legezko zaintza arautua duten edo izan duten pertsonak, edo lehen gradurainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak (suhia, erraina, aitaginarreba/amaginarreba).

Esku-hartze sozialeko plana. Premia edo arazo sozial bati aurre egiteko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburu eta ekintzen deskribapena jasotzen duen dokumentua. Banakakoa edo taldekoa izan daiteke. Gizarte-zerbitzuen arloko figura profesional baten bidez egiten da. Plan horren barruan sartzen dira arazoaren identifikazioa, helburu argi eta neurgarrien definizioa, ekintzen eta baliabideen diseinua eta adierazle eta ebidentzien bidezko jarraipena eta ebaluazioa, helburuak modu eraginkorrean betetzen direla ziurtatzeko. Denboran kokatzen da kronograma baten bidez.

Infraetxea. Edo etxebizitza desegokia, baldintza egonkor eta seguruetan hornidura elektrikorik, edateko urik edo saneamendurik ez duen bizitokia. Edo egiturazko hezetasunak, itoginak, erortzeko arriskua edo osasunari eragiten dioten material degradatuak izatea. Edo funtsezko elementurik ez dagoenean edo disfuntzio larriak dituztenean, hala nola bainugela, sukaldea, urak husteko sistema edo aireztapena.

Bizitegi-erabilerarako sortu ez diren espazioak (trastelekuak, merkataritza-lokalak, etab.), txabolak eta antzekoak ere halakotzat hartuko dira, edo pilaketa larriko egoera bat gertatzen denean, hau da, pertsona bakoitzeko 10 m2-ko atalasea gainditzen denean.

Infraetxe izatearen balorazioa txosten tekniko arrazoituan oinarritzen da, eta udaleko zerbitzu tekniko eskudunek eginen dute, Udaleko gizarte-zerbitzuekin koordinatuta.

Etxegabetasuna. Pertsona batek etxebizitza duin eta egonkorrik ez izatearen fenomenoari egiten dio erreferentzia. Modu latzean eragiten die pertsonaren bizitzako hainbat arlori. Gizartearen eta giza eskubideen arazoa da, eta ez pertsona baten egoera indibiduala soilik. Etxegabetasunak kidetasun, afektu eta harreman sozialen gabezia integrala deskribatzen du, eta beste termino batzuek, berriz, "sabairik ez izateak", zehazki, klimatik babesteko etxebizitza edo leku baten falta materialari egiten diote erreferentzia.

ETHOS kategoria: Etxerik Gabeko Pertsonekin Lan egiten duten Erakunde Nazionalen Europako Federazioak (FEANTSA) (2007) honela definitzen ditu etxerik gabeko pertsonak: "Beren egoera pertsonalera egokitutako bizitoki egoki bat lortu edo gorde ezin duten pertsonak, iraunkorra dena eta bizikidetza-esparru egonkor bat eskainiko duena, arrazoi ekonomikoengatik edo beste gizarte-oztopo batzuengatik, edo bizitza autonomoa izateko zailtasun pertsonalak dituztelako".

Definizio horri esker, ETHOS tipologiaren arabera etxerik gabeko pertsonen egoera azter daiteke.

ETHOS 1 tipologia: espazio publiko batean bizitzea (aire zabalean).

ETHOS 2 tipologia: gaueko aterpe batean lo egiten dute eta/edo egunean hainbat ordu ematen dituzte espazio publiko batean.

ETHOS 3 tipologia: aterpetxeetan eta etxerik gabeko pertsonentzako zentroetan bizi diren pertsonak.

ETHOS 4 tipologia: emakumeentzako aterpetxeetan dauden pertsonak.

ETHOS 5 tipologia: asilo-eskatzaileentzako eta etorkinentzako ostatze-zentroetan dauden pertsonak.

ETHOS 6 tipologia: epe jakin batean egoitza- edo barneratze-erakundeetatik kaleratuko dituzten pertsonak.

ETHOS 7 tipologia: etxerik gabeko pertsona izateagatik laguntza iraunkorra jasotzen duten pertsonak.

ETHOS 8 tipologia: segurtasunik gabeko edukitze-erregimenean bizi diren pertsonak. Alokairurik ordaindu gabe.

ETHOS 9 tipologia: utzarazpen-mehatxupean bizi diren pertsonak.

ETHOS 10 tipologia: bikotekidearen edo familiaren indarkeria-mehatxupean bizi diren pertsonak.

ETHOS 11 tipologia: egitura tenporaletan eta ez-konbentzionaletan bizi diren pertsonak.

ETHOS 12 tipologia: ostatze desegokia.

ETHOS 13 tipologia: muturreko pilaketa.

Kontratua: ordenantza honen ondorioetarako, kontratu terminoak erreferentzia egiten dio Iruñeko Udalak familia-unitate bakoitzarekin edo udal-etxebizitzak erabiltzeko baimena izanen duen pertsona bakoitzarekin sinatuko duen dokumentuari, udal-etxebizitza erabiltzeko baimen modalitate bakoitzaren onuradunek etxebizitza behar bezala erabiltzearekin eta bere egoera pertsonalerako eta familiarrerako egokiak diren akonpainamendu sozialeko neurriak onestearekin lotutako konpromisoak jasoko dituen baimena onetsiko duen ebazpena hartu aurretik.

3. artikulua. Beharrezko baliabideak.

3.1. Ordenantza honen helburuak betetzeko, Iruñeko Udalak udal ondareko etxebizitzak erabiliko ditu, baita erakunde publiko edo pribatuek Iruñeko Udalari xede horretarako lagatakoak ere. Gainera, erosketa-programa espezifikoen, hitzarmenen edo udal-etxebizitzen parkea handitzea ahalbidetzen duen beste edozein akordioren bidez erositako etxebizitzak sartzen ahalko dira.

3.2. Etxebizitza horiek guztiak udal-zerbitzu espezifiko bati atxikita egonen dira, etxebizitzaren mundura sarbide normalizatua lortzen lagunduko duten ibilbideak sortzeko eta, horrela, etxebizitza-falta egonkor horrek sor dezakeen gizarte-bazterketa saihesteko. Zuzkidura-bizitoki iragankor izaera izanen dute, arlo honetako arreta-sistema publiko baten zati gisa, eta, beraz, ordenantza honen arabera arautuko dira, eta ez Hiri Errentamenduen Legearen araudiaren arabera.

Hirigintzako ordezko bizitokia ematearen ondorioz edo hitzarmen espezifikoen ondorioz egindako etxebizitzen salerosketak edo errentamenduak horiei aplikatu beharreko arauen eta ordenantza honen 15. eta 16. artikuluen arabera arautuko dira.

3.3. Etxebizitza Bulegoa arduratuko da etxebizitza horien inbentarioa etengabe eguneratuta edukitzeaz, etxebizitza horietan bizi diren familia-unitateen zerrenda eguneratuta edukitzeaz, pertsonek edo familiek etxebizitza horietarako sarbidea kudeatzeaz, kasu bakoitzean dagozkion prezio publikoak kobratzeko proposamena egiteaz eta beste udal-alor batzuekin lan partekatua eskatzen duten jarduerak koordinatzeaz, bereziki gizarte-ekintzan edo berdintasun-zerbitzuetan edo adinekoen zerbitzuetan eskumena duen alorrarekin.

3.4. Ordenantza honen eremuan sartzen diren etxebizitza guztiek erabilera-baldintza egokietan egon beharko dute, arauzko baldintzak betez eta kasu bakoitzean ezinbestekoa den oinarrizko ekipamendua edukiz.

3.5. Etxebizitzak esleitzeko, kontuan hartuko da esleipena egiten den unean dagoen erabilgarritasuna, eta ahalegina eginen da esleitutako etxebizitzaren ezaugarriak bat etor daitezen familia-unitatearen edo eskatzailearen beharrekin eta gizarte- eta familia-baldintza espezifikoekin.

II. TITULUA.–UDAL-ETXEBIZITZAREN ESKATZAILEEN ERREGISTROA ETA GUTXIENEKO BALDINTZAK

4. artikulua. Erregistroaren izaera eta xedea.

Udal-etxebizitzen eskatzaileen erregistroa titulartasun publikokoa da, doakoa, administrazio-izaerakoa eta etxebizitzaren alorrean eskumena duen udal-alorraren mendekoa. Haren helburua da udal-etxebizitzak esleitzeko tresna izatea, eta gardentasuna, arintasuna eta eraginkortasuna emanen dizkio prozedura honi.

Etxebizitza Bulegoa arduratuko da hura kudeatzeaz eta eguneratuta edukitzeaz.

5. artikulua. Administrazio-egintzen publizitatea eta jakinarazpena.

Iruñeko Udalak, www.pamplona.es udal-webgunean, udal-etxebizitza eskatzaileen erregistroari buruzko informazioa argitaratuko du, eta, datu pertsonalak behar bezala babestuta, eskatzaileen behin-behineko eta behin betiko zerrenden berri emanen du, bai eta Iruñeko Udalak etxebizitza erabiltzeko eskubideei buruz onartzen dituen behin betiko esleipenen berri ere.

Erregistroan behin betiko onartzeko ebazpenak eta udal-etxebizitzen erabilera esleitzeko ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei.

6. artikulua. Erregistroan izena emateko orria.

6.1. Ordenantza honetan ezarritako etxebizitzak eskuratzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituzten pertsonek udal-etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena eman dezakete. Izen-emateak, berez, ez du ordenantza honetan aurreikusitakoez bestelako eskubiderik ematen, eta ez du esan nahi udal-etxebizitza bere tipologia desberdinetan erabiltzeko baimena automatikoki esleitzen denik.

6.2. Udal-etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena emateko orria behar bezala beteta aurkeztuko da, udal-webgunean horretarako agertzen den formularioaren arabera, eta Etxebizitza Bulegoan bertan ere eskatzen ahalko da.

6.3. Pertsona bera ezin da etxebizitza eskatzaile gisa agertu udal-etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko orri batean baino gehiagotan.

6.4. Udal-etxebizitza eskatzen duen pertsonak bere gain hartuko du aurkezten dituen datuen egiazkotasunaren eta eskatzen duen puntuazioaren erantzukizuna, baita etxebizitza eskuratzeko gutxieneko baldintzak betetzearena ere.

6.5. Izena emateko orriak baimena ematen dio Etxebizitza Bulegoari Iruñeko Udaleko gainerako eremuen edo beste administrazio publiko batzuen etxebizitzaren erabilera esleitzeko garrantzitsuak diren datuak biltzeko.

Eskatzaile batek aurreko apartatuan adierazitako baimena ematen ez badu, egin beharreko kudeaketak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta bera arduratuko da dokumentazio hori aurkezteaz, Iruñeko Udalak dagokion espedientea izapidetzeko.

6.6. Izena emateko orrian datuak ezkutatzea edo aitorpen faltsuak sinatzea, bai eta dokumentuak faltsutzea ere, eskatzaileen erregistrotik urtebetez baztertzeko arrazoi izanen dira.

7. artikulua. Erregistroan jarraitzea.

7.1. Udal-etxebizitza bat eskuratzeko eskatzaileek urtero berritu beharko dute erregistroko izen-ematea. Horretarako, hilabete izanen dute izena ematen dutenetik urtebete betetzen denetik, eta, hala badagokio, berritu denetik. Izen-ematea berritzen ez bada, automatikoki erregistrotik kanpo geratuko da.

Pertsona bat erregistrotik kanpo geratzen bada izen-ematea berritu ez duelako, erregistroan berriro alta emanez gero, alta berritik aurrera dagozkion eskubideak izanen ditu.

7.2. Izen-ematea indarrean dagoen bitartean, erroldatutako familia-unitate eskatzaileek Etxebizitza Bulegoari jakinarazi beharko dizkiote beren egoera pertsonalean, familiartekoan edo ekonomikoan izaten diren aldaketa guztiak, bete beharrekoetan eta eskaeren baremazioan ondoriorik izan badezakete, aldaketa horiek gertatzen direnetik 15 egun balioduneko epean.

Betebehar hori bete ezean, Erregistrotik kanpo geratuko da, eta prozesu hori hasita badago, ez da etxebizitzarik eskuratuko.

7.3. Familia-unitate eskatzaileen eskabideen baremazioa udal-etxebizitza eskatzaileen erregistroan dauden datuetatik eratorritako puntuazioen arabera eginen da behin-behinean, eta behin betiko baremazioa agiri bidez justifikatu ondoren eta erabilera-lagapeneko etxebizitza esleitu aurretik. Behin betiko puntuazioa eta etxebizitzaren esleipendun izateko behar den puntuazioa bat ez badatoz, aukera hori galduko da, eta erregistrotik kanpo uzten ahalko da, baremaziorako datuak ematean fede txarra ikusten bada.

7.4. 6. eta 7. artikuluetako kasuetako batzuk erregistrotik kanpo uzteak eragotzi eginen du erregistroan berriro izena ematea urtebeteko epean, eta antzinatasuna galduko da, 7.1 apartatuaren kasuan izan ezik, hori edozein unetan erregistratzen ahalko baita, antzinatasunagatik dagokion puntuazioa galdu arren.

8. artikulua. Erregistrotik kanpo uztea.

6. eta 7. artikuluetan adierazitakoez gain, hauek dira erroldatik kanpo uzteko arrazoiak:

a) Eskatzaileak berariaz eskatzea.

b) Esleitutako udal-etxebizitzari uko egitea, arrazoi justifikaturik gabe. Etxebizitza Bulegoak baloratuko du zergatik jo den justifikatutzat uko egitea.

c) Nafarroako Gobernuak edo beste edozein erakundek egindako etxebizitza esleipena ez onartzea.

d) Eskatzailearen baldintza pertsonalak aldatzea, erregistroan izena emanda egoteko eskubidea galtzea dakartenak.

e) Udal-etxebizitzaren eskatzaile gisa, eskabide batean baino gehiagotan agertzea.

f) Izena emateko orrian datuak ezkutatzea edo aitorpen faltsuak egitea, bai eta barematzeko eta izena emateko aurkeztutako agiriak faltsutzea ere.

g) Ordenantza honen 7.2 apartatuan araututako betebeharra ez betetzea, hots, Etxebizitza Bulegoari jakinaraztea gertatzen diren aldaketak.

h) Udal-etxebizitzaren onuraduna izatea eta etxebizitza erabiltzeko eskubidea iraungi izana ordenantza honetan aurreikusitako betebeharrak ez betetzeagatik.

9. artikulua. Etxebizitzaren arloko informazioa eskuratzea.

Etxebizitza Bulegoak udalaren webgunea eguneratuko du esleipen-prozedurari eta herritarrentzako intereseko informazioari buruz duen informazio publikoarekin, gardentasun-betebeharra betez, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 11. artikuluaren arabera. Webgune horretarako sarbidea Iruñeko Udalaren web zerbitzuen atariaren bidez eginen da.

Etxebizitzaren arloko informazio-webguneari esker, herritarrek izapide administratiboak bide telematikoz egiten ahalko dituzte, eskatzaileek administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izanen dituztela bermatuz. Era berean, Etxebizitza Bulegoan bertan egiten ahalko da.

Argitaratutako informazioak une bakoitzean indarrean dauden datuen babesaren arloko arau-aurreikuspenak bete beharko ditu.

III. TITULUA.–UDAL-ETXEBIZITZA ESKURATZEKO MODALITATEAK

10. artikulua. Udal-etxebizitzen modalitateak.

Iruñeko Udaleko Etxebizitza Bulegoan sartutako eta kudeatutako etxebizitzak honako modalitate hauetan banatzen dira: ekonomiagatiko aterpe-premiarako etxebizitzak, egonkortzekoak, trantsiziokoak, hondamendi edo ezbeharren ondoriozko aterpe-premiaetarako etxebizitzak, 2016ko aterpe-premia dutenentzako etxebizitzen ordenantza argitaratu baino lehenagoko kontratua duten errentamenduak.

Hirigintzagatiko ordezko bizitokia emateko etxebizitzak eta hitzarmen espezifikoen bidez edo programa espezifikoak garatzeko beste udal arlo batzuekin egindako akordioen bidez kudeatutako etxebizitzak ordenantza honen 15. eta 16. artikuluetan xedatutakoaren arabera arautuko dira.

11. artikulua. Ekonomiagatiko aterpe-premiarako etxebizitzak.

11.1. Hartzaileak arrazoi ekonomikoengatik aterpe-premia larrian dauden eta premiazko konponbidea behar duten pertsonak dira; diru-sarrerarik ez dutenak edo errenta bermatua jasotzeagatik dagokiona baino diru-sarrera txikiagoak dituztenak.

11.2. Bizitegi-baliabide horren gehieneko epea urtebetekoa izanen da, eta, ondoren, egonkortzeko etxebizitza-modalitatera aldatzen da. Baliabide hau erabiltzen den bitartean hartzailea Nafarroako Gobernutik edo beste edozein administrazio, entitate edo pertsona fisikotatik datorren etxebizitza baten edo beste bizileku aukera egoki baten esleipenduna bada, onartu egin beharko du. Ondorio horietarako, errenta bermatua eskuratzeko, hurrengo etxebizitza-modalitatera igaro beharko da, hau da, egonkortze-modalitatera, nahiz eta hori urtebete baino lehen gertatu.

11.3. Baliabide hori eskuratu ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetan eskumena duen alorraren txostena izan beharko du, larrialdi-egoera egiaztatzen duena eta gizartean esku-hartzeko plan bat barne hartzen duena. Bertan, adostutako etxebizitza-ibilbide bat sartu beharko da, heldu beharreko helburuetako bat gisa, eta horren inguruko jarduketak aurreikusi beharko dira.

11.4. Zuzkidura-bizitokiaren modalitate hori beste familia-unitate batzuekin partekatuko da, etxebizitzaren edo familia-unitatearen baldintzek aholkatzen ez dutenean izan ezik; kasu horretan, Etxebizitza Bulegoak dagokion txostena eginen du. Intentsitate handiko eta nahitaezko akonpainamendua izanen du.

11.5. Gizarte Ekintzako arloko batzorde eskudunak zehaztuko du sarbidea.

11.6. Modalitate honetan parte hartzen duten familiek 3 hilabeteko probaldia izanen dute programara ongi egokitzen diren ebaluatzeko, eta programa utzi beharko dute Gizarte Ekintzako alorrak balorazio negatiboa egiten badu.

12. artikulua. Egonkortzeko etxebizitzak.

12.1. Familia-unitateentzako etxebizitzak dira, eta lehentasuna dute ezarritako ibilbidearen barruan egonkortze-prozesuan dauden bizitokietatik datozenentzat, baldin eta kide-kopuruaren arabera dagokien errenta bermatuaren baliokideak edo handiagoak diren diru-sarrerak badituzte.

12.2. Bizitegi-baliabide horren gehieneko epea 2 urtekoa izanen da, eta urtez urte berrikusten ahalko da, egoera ekonomiko, familiar eta sozialean oinarrituta. Hortik trantsizioko etxebizitzaren modalitatera igaro beharko dute, salbu eta epea agortu aurretik etxebizitzaren edo beste edozein bizileku egokiren esleipendunak badira Nafarroako Gobernuaren zentsuen, beste administrazio publiko baten, entitate baten edo pertsona fisiko baten bidez.

12.3. Zuzkidura-bizitokiaren modalitate hori beste familia-unitate batzuekin partekatzen ahalko da, etxebizitzaren edo familia-unitatearen baldintzek aholkatzen ez dutenean izan ezik; kasu horretan, Etxebizitza Bulegoak dagokion txostena eginen du, bizitoki-modalitate horretan etxebizitza librerik ez dagoen bitartean.

12.4. Baliabide hori eskuratu ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetan eskumena duen alorraren txostena izan beharko du, egoera egiaztatzeko eta esku-hartze sozialeko plan bat sartzeko. Plan horretan, adostutako etxebizitza-ibilbide bat jasoko da, heldu beharreko helburuetako bat gisa, eta horri lotutako jarduketak aurreikusten dira.

12.5. Etxebizitza-modalitate honek akonpainamendua izanen du, familia-unitatearen inguruabarrei egokitutako intentsitate-mailarekin, eta nahitaezkoa izanen da.

13. artikulua. Trantsiziorako etxebizitzak.

13.1. Modalitate hau eskabide bidez zuzenean edo egonkortzeko etxebizitzan egoteagatik eskura daiteke, eta azken honek lehentasuna du. Baliabide hau eskuratzeko gehieneko diru-sarrera haztatuen zenbatekoa 1,7 aldiz izanen da ERREGEROSNA indizea (errenta egokiagatiko erosahalmen nahikotasuna). Diru-sarrera guztiak kontabilizatuko dira, ERREGEROSNA indizearen baremoaren eta taula ofizialaren arabera, familia-unitateko pertsona kopuruaren arabera haztatuta, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako PFEZaren diru-sarreren taularen arabera.

Taula urtero berrikusi eta eguneratuko da, une oro Nafarroako Gobernuak bere webgunean argitaratutako erreferentziarekin parekatzeko.

Taula hori esteka honetan dago argitaratuta:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/familiaren-diru-sarrera-haztatuak-eta-horien-baliokidetasuna-kalkulatzea-saran

13.2. Bizitegi-baliabide honen gehieneko epea 3 urtekoa izanen da, eta urtez urte berrikusten ahalko da, ekonomia, familia eta gizarte egoeran oinarrituta, epea agortu baino lehen Nafarroako Gobernuaren erroldaren batean etxebizitzaren esleipendun suertatzen ez bada. Errolda horietan izena eman eta mantendu beharko da, etxebizitza-modalitate hori eskuratzeko baldintza gisa.

13.3. Modalitate honetan, familia-unitatearen inguruabarrak kontuan hartuta, familiaren egoeraren eta etxebizitzaren erabilera egokiaren aldizkako jarraipena ere egitea komeni den baloratuko da.

14. artikulua. Hondamendi edo ezbeharrengatiko larrialdietarako etxebizitzak.

14.1. Apartatu honetan hondamendiak, behin betiko ezbeharrak edo epe laburrean bertan bizitzea eragozten duen gertaera itzulezinak (sutea, uholdea, berehalako aurri-egoera) eragindako bat-bateko etxebizitza-gabeziako egoerak sartzen dira.

14.2. Bizitegi-baliabide hau erabiltzeko epea ezinbestekoa izanen da, gerora sortutako gabezia hori eragin duen egoera konpondu arte.

14.3. Gerora sortutako gabealdiaren arrazoia eta arrazoizko alternatibarik eza frogatu beharko dira. Berehalako aurri-deklarazioaren kasuan, langile tekniko eskudunek indartuko dute, eta udal-zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute. Alde batera utziko dira kaltetutako etxebizitzako aseguruek antzeko ezbeharretarako behin-behineko bizitokia estaltzen duten kasuak.

15. artikulua. Hirigintzagatiko ordezko bizitokia emateko etxebizitzak.

Iruñeko Udalak udal titulartasuneko etxebizitzak jarriko ditu hirigintzagatiko ordezko bizitokiak emateko, bai aldi baterakoak, bai iraunkorrak. Etxebizitza horiek esleipenean eta gainerako erabilera baldintzetan hirigintza araudiak eta, hala badagokio, kasu hori arautzen duten ordenantzek arautuko dituzte.

16. artikulua. Etxebizitzak udal-intereseko irabazi-asmorik gabeko erakundeekin egindako hitzarmenaren bidez.

16.1. Modalitate honetan sartuta egonen da programa sozial-asistentzial, hezitzaile, kultural, irakasle-ikertzaile edo udalaren intereseko beste edozein programatan sartzen diren pertsonentzako etxebizitzak erabiltzeko baimena, baldin eta aipatutako eremuetako edozeinetan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeekin egindako hitzarmen baten esparruan egiten badira. Ordenantza honen motibazioa dela eta, etxebizitza hauek gizarte-entitate horien jardueraren onuradun diren pertsonei ostatu emateko izanen dira beti, eta ez dira baliatzen ahalko egoitza edo arreta-bulego gisa, bizitoki-baliabidetzat hartzen direlako.

16.2. Hitzarmenean eta lagapen-akordioetan jasotakoak arautuko ditu alderdi guztiak. Oro har, Nafarroako Gobernuak Iruñerako errentako BOEetarako onartutako zenbatekoa ordaindu beharko dute.

IV. TITULUA.–SARTZEKO BALDINTZAK ETA UDAL-ETXEBIZITZEN ERABILERA BAIMENTZEKO BAREMOA

17. artikulua. Udal-etxebizitza bat eskuratzeko eskubidea izateko eta baimen hori indarrean mantentzeko baldintza orokorrak.

Artikulu honetan jasotzen dira ekonomiagatiko aterpe-premiaren, egonkortzearen eta trantsizioaren modalitateetarako beharrezkoak eta komunak diren baldintzak, ordenantza honetan araututako udal-etxebizitza bat benetan erabiltzeko eskubidea izateko eta esleitu ondoren etxebizitza horri eutsi ahal izateko.

17.1. Inor ezin da izan, aldi berean, bi familia-unitatetako kide. Bizikidetzaren adierazle objektiboa etxebizitza berean erroldatuta egotea da. Ez da familia-unitate gisa zenbatuko baldintza hori betetzen ez duena, salbu eta borondatezkoak ez diren arrazoiengatik elkarrekin bizi ezin diren familiak, behar bezala justifikatuta dagoenean. Ofizioz egiaztatuko da familia-unitatearen benetako bizikidetza.

17.2. Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izan behar da, eta Iruñean erroldatuta egon behar da, edo 2 urtetik gorako benetako bizileku frogagarria izan behar du trantsizioko etxebizitzaren modalitaterako, eta sei hilabetetik gorakoa ekonomiagatiko aterpe-premiako etxebizitza-modalitaterako eta egonkortzeko etxebizitzaren modalitaterako.

Gizarte Ekintzako arloko harrera eta orientazio sozialeko programaren edo gizarteratze programaren arduradunaren txosten baten bidez, erroldako antzinatasunaren betekizunaren salbuespena baloratzen ahalko da, justifikatuta.

17.3. Iruñeko Udalaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena emanda egon beharko du. Hala ez bada, izen-emate hori betetzeko laguntza jazoko du. Nafarroako Gobernuaren etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan ere agertu beharko dute etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenek.

17.4. Azken bi urteetan Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren edo bizileku-baliabide bat eskaini dion edozein entitateren etxebizitza sozial edo babestu bati aldez aurretik uko egin ez izatea. Era berean, udal-etxebizitzan dauden bitartean, etxebizitza publikoa zein pribatua bilatzeko jarrera aktiboa izan beharko dute, beren aukera ekonomikoen arabera.

17.5. Esleitutako puntuazioa aldatzea dakarren edozein aldaketaren berri eman beharko dio Etxebizitza Bulegoari.

17.6. Ezinbesteko baldintza gisa onestea hileko eta hornidura-prezio publikoa ordaintzea. Prezio publiko hori zuzenean kentzen ahalko da jasotako diru-sarreretatik, diru-sarrerak familia-unitate esleipenduneko edozein kidek bermatutako errenta jasotzetik badatoz, bi hilabetetik gorako ez-ordainketen kasuan.

17.7. Etxebizitzaren, energia-kontsumoen, ur-kontsumoen eta etxebizitzaren erabilerak eta horiek benetan ordaintzeak sortutako beste edozein kontsumoaren prezio publikoak egunean izateko betebeharra, ordenantza honetan jasotako baldintzetan.

17.8. Etxebizitza, altzariak eta tresnak egoera onean mantentzeko betebeharra.

17.9. Auzo-komunitatean eta elementu komunetan (ataria, trasteleku eta garajeen eremua, halakorik balego) portaera ona izateko betebeharra.

17.10. Eskatzailea eta haren familia-unitateko edozein kide, baita ondorengo komunekin bizi den bizikidea ere, nahiz eta ezkontza-loturarik edo bikote egonkorrik ez izan, jabetzako etxebizitza baten edo horren zati baten gaineko jabariaren edo erabilera edo gozamen eskubide errealaren titular ez izatea.

Salbuespena izanen da etxebizitzaren erabilera ezinezkoa izatea banantze- edo dibortzio-epai judizialaren ondorioz, edo etxebizitzaren gaineko jabetza-eskubidearen erabilera eta gozamena legez edo hitzarmenez mugatzearen ondorioz, baldin eta eskubide hori erabiltzeko ezintasuna behar bezala justifikatzen badu.

Era berean, salbuespen dira ordenantza honetako 19.3.1 artikuluko premia-egoeraren apartatuan jasotako kasuak.

17.11. Ez da izaten ahalko urteko ERREGEROSNA gordinaren urteko zenbatekoa (14 ordainsaritan) baino 1.2 aldiz handiagoa den balioa duen ondare higigarririk.

17.12. Familia-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko, trantsizioko etxebizitzen kasuan, honako hau hartuko da kontuan:

–PFEZaren aitorpenik izan ezean, PFEZaren 72. artikuluaren arabera aurkeztera behartuta ez egoteagatik, aurkezteko epea agortuta duten PFEZaren aitorpenaren azken aldiko datu fiskalen arabera kalkulatuko da. Datu horietatik, laneko etekin gordinen zenbatekoa, Gizarte Segurantzaren gastuak eta salbuetsitako errentak zenbatuko dira.

–Bizileku-baimenik ez duten eskatzaileen kasuan, Ogasunean jasotako urteko diru-sarreren arabera kalkulatuko da, aurkezteko epea agortuta duten PFEZaren aitorpenaren azken aldiarekin bat etorriz, eta/edo datu fiskal ofizialik ez badago, eskatzaileak edo eskatzaileek azken urte fiskalean jasotako diru-sarrerak aurkeztuko dituzte; horiek justifikatzerik ez badute, beren diru-sarrerei eta ondareari buruzko erantzukizunpeko aitorpena eginen da.

17.13. Udal-etxebizitza bat eskuratzeko gainerako modalitateetarako, kasu bakoitzean ezarritakoa beteko da, hitzarmenen eta/edo etxebizitza erabiltzeko eskubidearen arabera.

18. artikulua. Aterpe-premia ekonomikoaren eta egonkortzearen modalitateetan udal-etxebizitzak erabiltzea baimentzeko baremoak.

18.1. Apartatu bakoitzean eman beharreko puntuazioaren baremoa, ekonomiagatiko aterpe-premiako eta egonkortzeko etxebizitzen modalitateetan.

18.1.1. Iruñean bizitzen emandako denbora (gehienez 5 puntu).

  • 6-9 hilabete: 1 puntu.
  • 9-12 hilabete: 3 puntu.
  • 12 hilabete baino gehiago: 5 puntu.

18.1.2. Bizitegi-bazterkeriako egoera (gehienez 6 puntu).

  • ETHOS 1-11-12 tipologiak: 3 puntu.

Egoera desberdinei buruzko puntuazioa gehitzea:

  • Urtebete baino gehiago kalean: 3 puntu.
  • 6 hilabete eta urtebete bitartean kalean: 2 puntu.
  • 6 hilabetera arte kalean: 1 puntu.
  • ETHOS 2-3-4-5-6-7 tipologiak: 2 puntu.

Egoera desberdinei buruzko puntuazioa gehitzea:

  • 3 hilabete baino gutxiagoan irtetea: 3 puntu.
  • 3 eta 6 hilabete bitartean irtetea: 2 puntu.
  • 6 hilabete eta urtebete bitartean irtetea: 1 puntu.
  • ETHOS 8-9-10-13 tipologiak: 1 puntu.

Egoera desberdinei buruzko puntuazioa gehitzea:

  • ETHOS sailkapenean (8-9-10-13), eragindako bi kategoria edo gehiago daude: 3 puntu.
  • ETHOS sailkapenean (8-9-10-13), eragindako kategoria bakarra dago: 2 puntu.
  • ETHOS sailkapenean, 8. kategorian bakarrik du eragina: 1 puntu.

18.1.3. Etxebizitza beste pertsona batzuekin partekatzeko prestasuna (gehienez puntu 1).

  • Bai: 1 puntu.
  • Ez: 0 puntu.

18.1.4. Akonpainamendu sozialarekiko atxikimendua (gehienez puntu 1): akonpainamendu sozialeko aurretiazko esperientzia positiboak eta/edo etxebizitzako alorrean akonpainamendua egiteko prozesu bat hasteko prestasuna).

  • Bai: 1 puntu.
  • Ez: 0 puntu.

18.1.5. Bizitegi-alternatibak eskuratzeko egoera ona:

–Eremu geografikoa aldatzeko aldez aurreko jarrera (puntu 1 gehienez): Bizitegi-alternatiba egokiak onestea, Iruñea bezalako bizitegi-merkatu tentsionatuko eremuetatik kanpo.

  • Bai: 1 puntu.
  • Ez: 0 puntu.

–Nafarroako Gobernuaren edo beste entitate baten etxebizitza-erroldetako batean sartzeko baldintzak betetzea (puntu 1 gehienez).

  • Bai: 1 puntu.
  • Ez: 0 puntu.

18.2. Bizitegi-bazterketako egoeran dauden eta gutxienez 6 hilabete hirian bizitzen daramaten pertsonen tipologiari dagokionez, honako apartatu hauek baloratuko dira:

18.2.1. Diskriminazio positiboa (gehienez 9 puntu).

  • Emakumea: 3 puntu.
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren biktima (14/2015 Foru Legearen arabera): 3 puntu.
  • % 33tik gorako desgaitasuna 3 puntu.

18.2.2. Prestakuntza-/lan-jarduera: (gehienez 3 puntu):

  • Prestakuntza-ikastaroa egiten ari da: 3 puntu.
  • Gutxienez prestakuntza-ikastaro bat egin du azken 3 urteetan: 2 puntu.

18.3. Egoitza-bazterketako egoeran ibilbide luzea duten pertsonen tipologiarako, gainera, honako apartatu hauek baloratuko dira:

18.3.1. Diskriminazio positiboa (gehienez 9 puntu).

  • Emakumea: 3 puntu.
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren biktima (14/2015 Foru Legearen arabera): 3 puntu.
  • 50 urtetik gorako pertsona izatea: 3 puntu.

18.3.2. Autonomia-maila etxebizitzan: Kudeaketa ekonomikorako gaitasuna, oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak egiteko gaitasuna eta trebetasun sozialak (gehienez 3 puntu)

  • Handia: 3 puntu.
  • Ertaina: 2 puntu.
  • Txikia: 1 puntu.

18.4. Bizitegi-bazterketako egoeran dauden adingabeak ardurapean dituzten familia-unitateen tipologiarako, gainera, honako apartatu hau baloratuko da:

18.4.1. Familia-tipologia (gehienez 2 puntu):

  • Familia gurasobakarra: 2 puntu.
  • Familia nuklearra: 1 puntu.

19. artikulua. Trantsizio-modalitatean udal-etxebizitzak erabiltzeko baimena emateko baremoa.

19.1. Etxebizitza Bulegoak, arduradun batekin, aholkularitza juridiko eta teknikoekin, arduratuko da eskaerak onartzeko kudeaketa teknikoak egiteaz, sailkapenaz, esleipen-proposamenaz, etxebizitza erabiltzeko baimenen jarraipenaz edo azkentze-proposamenaz.

19.2. Ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera, artikulu honetan jasotako baremazio-sistema udal-etxebizitzak trantsizio-modalitatean eskuratzeko eskaerei bakarrik aplikatuko zaie.

19.3. Artikulu honetako apartatu bakoitzean puntuazio hau emanen da:

19.3.1. Etxebizitza-premiaren egoera.

a) Utzarazteko edo fede onez botatzeko prozedura.

–Dekretu judiziala, botatzea zein egunetan eginen den adierazten duena: 7 puntu.

–Burofaxa edo abokatuaren idazkia, demanda jartzeagatik bertan behera uzteko betebeharra adierazten duena: 5 puntu.

–Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide, etxebizitza uzteko betebeharra idatziz justifikatzen duena: 3 puntu.

b) Infraetxea edo kale-egoera, txosten teknikoaren bidez egiaztatua: 7 puntu.

c) Familia-nukleoan adingabeak daudenean, beste familia-nukleo batzuekin batera bizitzea: 5 puntu.

d) Etxebizitza prekarioa edo etxebizitza baten lagapen informala, erabilera arautzen duen idatzizko kontraturik gabe: 2 puntu.

a, b, c eta d apartatuak ez dira baztertzaileak.

19.3.2. Egoera ekonomikoa.

Diru-sarrera guztiak kontabilizatuko dira, ERREGEROSNA indizearen baremoaren eta taula ofizialaren arabera, familia-unitateko pertsona kopuruaren arabera haztatuta, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako PFEZaren diru-sarreren taularen arabera.

  • ERREGEROSNA indizea behin, 6 puntu.
  • ERREGEROSNA indizea 1 eta 1,4 aldi bitartean, 4 puntu.
  • ERREGEROSNA indizea 1,4 eta 1,7 aldi bitartean, 2 puntu.

Taula urtero berrikusi eta eguneratuko da, une oro Nafarroako Gobernuak bere webgunean argitaratutako erreferentziarekin parekatzeko.

Taula hori esteka honetan dago argitaratuta:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/calcular-los-ingresos-familiares-ponderados.

19.3.3. Familia-unitatearen egoera.

  • 5 pertsona edo gehiago, 7 puntu.
  • 3 edo 4 pertsona, 5 puntu.
  • 2 pertsona, 3 puntu.
  • Pertsona bakarra: puntu 1.
  • Titulu ofiziala indarrean duen familia gurasobakarra, Administrazioak emana: 5 puntu, apartatu honetako aurrekoei gehituta.
  • Familia-unitatean adingabe bat edo gehiago egotea: 5 puntu, apartatu honetako aurrekoei gehituta.

19.3.4. Osasuna.

  • % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten edo II. edo III. graduko mendetasuna duten pertsonak: 7 puntu.
  • % 33 eta % 65 arteko desgaitasuna edo I. graduko mendekotasuna duten pertsonak: 5 puntu.

19.3.5. Diskriminazio positiboko elementuak.

Faktore pertsonalak edo familiarrak baloratuko dira, bizikidetza-unitatea kalteberatasun sozial handiagoko egoeran jar dezaketenak. Elementu horiek behar bezala egiaztatuta egon behar dute, eta eskatzaileak edo familia-unitateko kideren batek aurkeztu behar ditu. Honako hauek hartuko dira kontuan:

–Diru-sarreren % 35 baino gehiagoko etxebizitza-gastua.

–% 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen edo II. edo III. graduko mendetasuna duen pertsona bat baino gehiago egotea.

–Genero-indarkeriaren biktima izatea 2 urtera arte, 14/2015 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako bidetik egiaztatzen denetik.

–Udaleko Gizarte Zerbitzuekin esku hartzeko hitzarmena edo plana egotea.

Kasu bakoitzaren barrenean egoera bat zenbat aldiz errepikatzen den, horrenbeste faktore konputatuko dira:

–Lehen maila: diskriminazio positiboko lau faktoreren konkurrentzia, 5 puntu.

–Bigarren maila: diskriminazio positiboko bi edo hiru faktoreren konkurrentzia, 3 puntu.

–Hirugarren maila: diskriminazio positiboko faktore baten konkurrentzia, puntu 1.

19.3.6. Beste irizpide osagarri batzuk.

–PFEZaren kenkarirako eskubidea duten lehen mailako aurrekoekin batera bizitzea: 2 puntu.

–12 hilabetetik gorako antzinatasuna itxaron-zerrendan, 2 puntu igarotako urte bakoitzeko.

V. TITULUA.–ESLEITZEKO PROZEDURA

20. artikulua. Etxebizitza Bulegoa eta Gizarte Ekintza alorrarekiko koordinazioa.

20.1. Etxebizitza Bulegoa arduratuko da eskaerak onestean, sailkatzean, esleitzeko proposamenean, etxebizitza erabiltzeko baimenen jarraipenean edo azkentze-proposamenean kudeaketa teknikoak egiteaz. Hala ere, arrazoi ekonomikoengatik eta egonkortze arrazoiengatik aterpe-premiako etxebizitzei dagokienez, kasu bakoitzean Gizarte Ekintzako alorrak proposatutakoari jarraituko zaio.

20.2. Barne funtzionamenduko prozesu teknikoak ezarriko ditu ordenantza honen esparruan, artikulu honetan ezarritako zereginak betetzeko, koordinazio eta ebaluazio batzordeak barne, beharrezkoak direnean.

21. artikulua. Modalitate bakoitzerako etxebizitzak erreserbatzea.

21.1. Eskuragarri dagoen informazioa eta Gizarte Ekintzako alorrari eskatuko zaizkion txostenak ikusita, Etxebizitza Bulegoak udal-etxebizitzak ekonomiagatiko aterpe-premiako etxebizitzari, egonkortzeko etxebizitzari edo trantsizioko etxebizitzari buruzko edozein modalitatetan sartzeko lehentasunak ebaluatuko ditu. Etxebizitza berriak izateko aukeragatik zein modalitate horietako bakoitzaren artean etxebizitzak transferitzeko aukeragatik, eta etxebizitza bakoitza egokitzat jotzen den modalitaterako zertarako erabiliko den zehaztuko du.

21.2. Bulego honek uste badu lehentasun horiek aldatu behar direla modalitate bakoitzeko etxebizitza-kopuruan, etxebizitzako alorrean eskumena duen udal-alorraren titulartasuna duenari proposamena eginen dio, eta hark aurreikuspen horiek aldatzen ahalko ditu. Era berean, ofizioz ere aldatzen ahalko ditu aurreikuspen horiek titulartasun hori duenak, justifikatuta.

22. artikulua. Udal-etxebizitzetarako sarbidea erabiltzeko baimena formalizatzea.

22.1. Ekonomiagatiko premiako, egonkortzeko eta trantsizioko etxebizitzen kasuetan, baloratu eta udal-etxebizitza bat erabiltzeko baimenaren proposamena egin ondoren, Etxebizitza Bulegoak etxebizitza bat erabiltzeko baimenaren ebazpena gauzatuko du esleipena lortu duenarekin, eta etxebizitzako alorrean eskumena duen udal-alorreko titularrari helaraziko dio, sinatzeko. Arrazoi ekonomikoengatiko eta egonkortzeagatiko aterpe-premiako modalitateetan, baimen-proposamena Gizarte Ekintzako alorrak eginen du, eta gainerako kasuetan, baimen-proposamenaren erantzukizuna Etxebizitza Bulegoak izanen du.

Ebazpen hau onesteko, beharrezkoa izanen da udal-etxebizitza bat erabiltzeko baimena izatea proposatzen dutenek aldez aurretik akordio bat sinatzea, non beren egoera pertsonalerako konpromiso ekonomiko eta sozial espezifikoak jasoko diren. Akordio horretan, udal-etxebizitza bat erabiltzeko baimenaren onuradun izanen den pertsona edo familia-unitate bakoitzak bere gain hartuko dituen konpromisoak jasoko ditu, gizarteratzeko helburua lortze aldera.

22.2. Hitzarmen baten parte diren etxebizitzen kasuan, kasuan-kasuko hitzarmenetan aurreikusitakoaren arabera eginen da, Etxebizitza Bulegoaren bitartez.

VI. TITULUA.–UDAL-ETXEBIZITZAK ERABILTZEKO ARAUBIDEA

1. KAPITULUA.–ARAUBIDE EKONOMIKOA

23. artikulua. Ekonomiagatiko premiako, egonkortzeko eta trantsizioko etxebizitzetarako baldintza ekonomikoak.

Udal-etxebizitza bat eskatzen dutenen familiaren gehieneko diru-sarrera haztatuak ERREGEROSNArenak baino 1,7 aldiz txikiagoak izan behar dira, familia-unitateko pertsona kopuruaren arabera haztatuta, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza-arloko jarduketa babesgarrietarako PFEZaren diru-sarrera taularen arabera.

Diru-sarrerak eta ondarea zenbatuko dira, bai etxebizitzaren eskatzaileenak, bai haien ezkontideenak edo izatezko bikotekideenak, pertsona horiek etxebizitzaren eskatzaile gisa agertzen ez badira ere, bai eta ardurapeko pertsonenak ere.

Gaitasun ekonomikoaren baldintza betetzen dela egiaztatu beharko da, bai udal-etxebizitzaren eskatzaileen erregistroan izena emateko unean, bai etxebizitzaren erabileraren esleipenean; hori guztia, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkezteko epea agortuta duen azken zergaldiari erreferentzia eginez.

Etxebizitzaren erabilera baimenduta, familia-unitatearen diru-sarrera haztatuek ERREGEROSNA indizearen 1,7ko muga gainditzen dutenean, aplikatu beharreko baremoaren eta taula ofizialen arabera, onuradunek gehienez ere sei hilabetez etxebizitzan jarraitzen ahalko dute.

Diru-sarrera horiek gainditzen diren unean, familia-unitateak prezio publiko gisa ordaindu beharko du Nafarroako Gobernuak Iruñerako errenta-erregimenean duen babes ofizialeko etxebizitza bati dagokion zenbatekoa, bai eta etxebizitzaren erabilerak eragindako gastuak ere.

24. artikulua. Udal-etxebizitzak erabiltzeko baimena duten familia-unitateek ordaindu beharreko prezio publikoa.

Erabiltzaileek ordaindu beharko dituzten prezio publikoak etxebizitza-zerbitzu publikoari atxikitako udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen arauan ezarritakoak izanen dira.

2. KAPITULUA.–ETXEBIZITZAK ERABILTZEKO ETA MANTENTZEKO BALDINTZAK

25. artikulua. Etxebizitzaren erabilera eta zaintza.

Etxebizitza bat erabiltzeko baimena eman ondoren, erabiltzaileen erantzukizuna da esleitutako etxebizitzak behar bezala erabiltzea eta zaintzea, eta betebehar hori urratzea etxebizitza erabiltzeko eskubidearen baimena suntsiarazteko eta azkentzeko arrazoia da, bai eta etxebizitzatik irteteko ere. Horretarako, etxebizitzaren argazki-inbentario bat eginen da, bai etxebizitza entregatzen den unean, bai irteeran, Iruñeko Udalaren akonpainamendu sozialak etxebizitzaren erabilera baimentzen den eta etxebizitza erabiltzeko eskubidea formalizatzen duen baimena indarrean dagoen bitartean, berrikusi ahal izateko udal-etxebizitza bat erabiltzeko baimena duenak betebehar hori betetzen duela.

26. artikulua. Etxebizitzaren mantentze-lanak eta iraunaraztea.

26.1. Udal-etxebizitza bat erabiltzeko baimenaren esleipendunek ordenantza honetan ezartzen diren erabilera, higiene eta mantentze baldintza onetan izan beharko dute, eta etxebizitzetan eragin ditzaketen kalteengatik erantzunen dute. Horretarako, udalak bisitak eginen ditu, etxebizitza behar bezala mantentzen dela egiaztatzeko.

Betebehar horietako edozein ez betetzea erabiltzeko eskubidea suntsiarazteko eta azkentzeko arrazoia izanen da.

26.2. Esleipendunak mantendu behar dituenak.

Honako konponketa edo birjarpen hauek esleipendunen kontura izanen dira beti, akordioa sinatu eta hirugarren hilabetetik aurrera:

a) Ate eta leihoetako heldulekuen hausturak.

b) Pertsianen matxurak (lama edo sokazkoak).

c) Harrasken eta/edo konketa edo dutxen hustubideen buxadurak.

d) Komunoaren tapa, botoia, buia edo zisternaren barruko zatien hausturak.

e) Gaizki erabiltzearen edo ohitura desegokien ondorioz etxetresna elektrikoen apurketak. Udalak horretarako izendatutako teknikarien balorazioaren arabera, teknikari bat joanen da, baina dagokion maizterrari emanen zaio kargua.

f) Bonbillen aldaketa.

g) Etxebizitzaren ohiko erabileraren ondoriozko higadurak eskatzen dituen konponketa txikiak.

h) Etxebizitzaren edo ekipamenduaren erabilera desegokiari egotz dakiokeen edozein konponketa.

26.3. Udalak mantendu behar dituenak:

a) Galdaren mantentze-lan eta konponketak.

b) Aurreko puntuan zehaztu gabeko lanak, hala nola zigilatzeak, itoginak, etab.

c) Bizigarritasun-baldintzak kontserbatzeko beharrezkoak diren konponketak, salbu eta narriadura etxebizitza erabiltzeko baimena duen pertsonari egotz dakiokeenean.

Nolanahi ere, etxebizitzan edozein konponketa edo jarduketa eskatzeko eta Iruñeko Udalak hura artatzeko eskubidea izateko, udal-etxebizitza bat erabiltzeko baimena duten pertsonek zaintza eta mantentze betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta prezio publikoen eta horniduren ordainketak egunean eduki ere, baita etxebizitza erabiltzeagatik sortzen diren gastu guztiak ere, eta udalak beretzat gordeko du beharrezko konponketen kostuak egozteko aukera, esleipendunek egin ezean beste etxebizitza erantsi batzuen erabilerari eraginen diotenak.

VII. TITULUA.–ESKUBIDE, BETEBEHAR ETA EZ BETETZEAREN ONDORIOEN ARAUBIDEA

27. artikulua. Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.

27.1. Honako hauek izanen dira onuradunen eskubideak:

a) Etxebizitzako gelak eta bertan dauden objektuak erabiltzea eta gozatzea.

b) Norberak nahita etxebizitzan egoteari uztea.

c) Etxebizitzaren erabilera lagatzeko akordioaren ezaugarriei buruzko informazioa jasotzea, hizkera argi eta errazean.

d) Akonpainamendu-zerbitzua jasotzea, kasu bakoitzean teknikoki egokitzat jotzen den edukiarekin eta iraupenarekin.

e) Sineste zibiko, politiko, moral eta erlijiosoak errespetatzea.

f) Bazterturik ez izatea jatorriaren, arrazaren, erlijioaren, iritzien, edo bestelako inguruabar pertsonal zein sozialen ondorioz.

g) Pertsonaren duintasuna, borondatearen autonomia eta intimitatea errespetatzea.

h) Sekretu profesionala eta datu pertsonalen erabilera zorrotz errespetatzea, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotakoaren arabera.

i) Bizitzen ari den zailtasun pertsonal eta sozialeko egoera gainditzeko behar duen laguntza jasotzea eta etxebizitzaren alorrean gizarteratzeko bidean aurrera egitea, etxebizitzan akonpainamendu beharra baloratzen denean.

27.2. Onuradunek eginbehar hauek izanen dituzte:

Etxebizitza erabiltzeko baimenaren esleipen baten onuradun izan diren pertsonek eta familia-unitate egoiliarra osatzen duten gainerakoek, edozein modalitatetan, 25. artikuluko betebeharrez gain, etxebizitzaren erabilerari eta zaintzari buruzko betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Etxebizitza familia-unitateko kideen bizileku arrunt eta etengabea izatea. Erabat debekaturik dago espedientean familia-unitate gisa jasotzen ez diren pertsonek etxebizitza erabiltzea. Familia-unitatea osatzen duten pertsonen egoera sozio-familiarrean edo ekonomikoan aldaketarik badago, Etxebizitza Bulegoari jakinarazi behar zaio erabilera-baimena familia-egoera berrietara egokitu dadin.

b) Hilero ordaintzea baimendutako erabilerari, hornidurei eta etxebizitza erabiltzeagatiko gastuei dagokien prezio publikoa. Prezio publikoengatik edo hornidurengatik eta etxebizitza erabiltzeagatiko gastuengatik ordaindu gabeko 2 hilerokoren kasuan, erabilera-eskubidea suntsiarazteko eta azkentzeko arrazoia izanen da, salbu eta arrazoi ekonomikoak hala justifikatzen badu eta Etxebizitza Bulegoaren aldeko txostena badago, zeinak inguruabarrak baloratuko baititu eta, hala badagokio, proposatuko baitu ez-ordaintzea justifikatutzat onartzea eta egoera horretan dagoenarekin ordainketa-plan bat onartzea betebehar hori betetzeko. Ordainketa-plan hori betetzen ez bada, etxebizitza-erabileraren esleipena suntsiarazteko kausa izanen da, bai eta erabilera-eskubidea suntsiarazteko kausa ere.

Onuradunak arrazoiren bat badu zeinarengatik aurreikusten ahal duen ez diela ordainagiriei aurre egiterik izanen, horren berri eman beharko dio Etxebizitza Bulegoari, gehienez ere 10 eguneko epean, ordainagiriak ordaintzea eragotziko dion arrazoia gertatzen denetik zenbatzen hasita, baimen-prozesu hori has dadin.

c) Auzokoen erkidegoan eta udaleko langileekin portaera ona izateko betebeharra, bai Etxebizitza Bulegoko langileekin, bai etxebizitzaren arloko akonpainamenduko profesionalekin.

d) Etxebizitza higiene- eta kontserbazio-egoera onean mantentzea eta barneko, kanpoko elementuak eta elementu komunak zaintzea, hala nola trasteleku eta garajeen eremua (halakorik balego).

e) Etxebizitzan eragin daitezkeen kalteengatik erantzutea, ordenantzak aurreikusten dituen kasu zehatz bakoitzaren ondorioak onartuz.

f) Ezin izanen da maskotarik eduki etxebizitzan, salbu eta justifikatutako osasun- edo desgaitasun-arrazoiengatik.

g) Etxebizitza ezin izanen da hirugarren pertsonei azpierrentamenduan eman, ez eta osorik edo zati batean laga ere.

h) Obrarik ez egitea, udalaren berariazko baimena izan ezik, obrak egin aurretik.

i) Etxebizitza Bulegoko erregistroan eskabide bidez jakinaraztea izandako edozein aldaketa:

–Instalazioetan matxura izanez gero.

–Ordainagiria helbideratuta dagoen telefono-zenbakia eta kontu-zenbakia aldatzen badira.

j) Horniduren alta mantentzea, legez ezarritako enpresa hornitzaileekiko kontratu-harreman baten bidez eta aldizkako horniduren ordainketaren bidez, hala badagokio.

k) Udalak dituen etxebizitzen barruan birkokatzea onartzeko betebeharra, plazak hobeki aprobetxatzeko edo egoiliarren arreta hobetzeko.

27.3. Gainera, ekonomiagatiko aterpe-premiako, egonkortzeko edo trantsizioko etxebizitzen modalitateetan, honako hauek egin beharko dira:

a) Udal-langileek etxebizitza bisitatzea onestea, bai egoera sozio-familiarraren jarraipena egiteko, hala behar denean, bai higiezinaren egoera egiaztatzeko.

b) Familia udaleko gizarte-zerbitzuen bidez sortutako egoeretan murgilduta dagoen akonpainamendu programan parte hartzen jarraitzea, eta programan hartutako betebeharrak eta konpromisoak, banakako arreta-plana edo bizikidetza-akordioa betetzea onestea.

c) Premia egoeraren jatorria konpontzeko beharrezkoak diren prozesuei jarraitzea.

d) Beste administrazio edo entitate publiko-pribatu batzuek esleitutako babes ofizialeko etxebizitzak errenta-kontratua formalizatzea, esleipenduna denean, eta etxebizitza udalari ematea, mantentze eta garbiketa baldintza egokietan.

Betebehar horietako edozein ez betetzea erabiltzeko eskubidea suntsiarazteko eta azkentzeko arrazoia izanen da.

28. artikulua. Zehapenen eta ez-betetzeen tipologia.

Ezarritako betebeharrak ez betetzeak zehapen-prozedura bat hastea ekarriko du. Prozedura hori, egindako arau-haustearen arabera, arina, astuna edo oso astuna izanen da, eta artikulu honetan zehazten diren ondorioak izanen ditu.

28.1. Honako hauek hartuko dira falta arintzat:

a) Lanbide-figurarekiko edo bizikide den beste pertsona batekiko begirunerik eza.

b) Akonpainamenduko langileekin bi hitzordu ez izatea (justifikatutako arrazoirik gabe), edo substantzia toxikoen eraginpean egotea edo behin eta berriz berandu heltzea.

c) Elkarrekin bizi diren pertsonen intimitatea inbaditzea eta/edo atsedena eragoztea, etxebizitza partekatuen kasuan.

d) Zabarkeriagatik, arduragabekeriagatik eta/edo garbitasun faltagatik kalteak eragitea etxebizitzako geletan, altzarietan eta tresnetan. (Etxebizitzaren erabilera desegokia).

e) Etxeko lanak alde batera uztea, bai eremu komunetan, bai pribatuetan, etxebizitza partekatuen kasuan.

f) Bizikideek adostutako bizikidetza-arauak edo -planak bi aldiz baino gehiagotan, jarraian, ez betetzea.

28.2. Honako hauek hartuko dira falta astuntzat:

a) Hiru falta arin egitea.

b) Etxebizitza bat erabiltzeko baimena duten pertsonek eta Iruñeko Udalak sinatutako ordainketa-plan bat ez betetzea.

c) Elkarbizitzaren ohiko nahasmendu larria, gainerako pertsonekiko, partekatutako etxebizitzen kasuan.

d) Langileentzako edo gainerako bizikideentzako beldurtzeko elementuak eramatea edo erakustea.

e) Etxebizitzan eta gauzetan kalteak eragiten dituzten nahita eta arrazoirik gabe egindako egintzak.

f) Langileei edo elkarrekin bizi diren gainerako pertsonei mehatxu edo irain larriak egitea, etxebizitza partekatuen kasuan.

g) Iruñeko Udalak pertsona/familia erabiltzaile bakoitzari eskainiko dion esku-hartze sozialeko plan indibidualizatuak eta/edo bizikidetza-planak etxebizitza bat erabiltzeko baimendutako pertsonek beren gain hartzen dituzten betebeharrak ez betetzea. Betebehar horiek familia-unitateak sinatu behar duen akordioan jasoko dira, Iruñeko Udalak udal-etxebizitza baten erabilera baimentzen duen ebazpena onartzeko.

h) Ordenantza honetako 27. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan eta 26. artikuluko 1. paragrafoan araututako betebeharrak ez betetzea, bai eta ordenantza honetan araututako beste betebehar batzuk ez betetzea ere, horiek ez betetzea etxebizitza erabiltzeko eskubidea suntsiarazteko eta azkentzeko arrazoia izanen dela ezarri baita.

i) Akordioan aurreikusi gabeko hirugarren pertsonei etxebizitzan bizitzen uztea.

28.3. Honako hauek hartuko dira falta oso astuntzat:

a) Hiru falta astun egitea.

b) Edozein motatako eraso larria egitea langileei edo bizikideei, etxebizitza partekatuen kasuan.

c) Gauzak lapurtzea.

d) Substantzia toxikoekin salerostea etxebizitzan.

e) Jokabide desegokiak, jazarpena, beste egoiliar bati egindako presioa.

f) Etxebizitza osorik edo zati batean hirugarrenei azpikontratatzea edo lagatzea.

29. artikulua. Erabiltzailek dituzten betebeharrak ez betetzearen ondorioak.

Arau-haustea egitea eta ordenantza honetan araututako udal-etxebizitzen kudeaketa esleituta duen zinegotzitza ordezkariak ezarri beharreko zehapen-proposamena Etxebizitza Bulegoak bideratuko du, Gizarte Ekintzako alorrak txostena egin ondoren arrazoi ekonomikoengatik edo egonkortzeagatik aterpe-premiako modalitateko etxebizitzetan bizi direnentzat.

–Arau-hauste arin bakoitzak idatzizko ohartarazpen bat izanen du zehapen gisa.

–Falta edo arau-hauste astunen zehapena izanen da erabiltzeko eskubidea galtzea eta udal-etxebizitzatik gehienez bi hilabete naturaleko epean irteteko obligazioa, salbu eta epe luzeagoa justifikatzen duten arrazoi sozialak badaude, eta epe hori ezin izanen da hiru hilabete naturaletik gorakoa izan. Gainera, ebazpenaren datatik aurrera bi urtez ezin izanen da udal zerbitzu hori erabili.

–Arau-hauste oso astun baten zehapena izanen da udal-etxebizitzatik berehala irtetea, salbu eta etxebizitza partekatuetan epe luzeagoa justifikatzen duten arrazoi sozialak edo segurtasunekoak badaude, betiere hilabete naturala gainditu gabe. Gainera, udal zerbitzu hori erabiltzeko ezintasuna ekarriko du.

29.1. 27. artikuluan aurreikusitako egoerez gain, honako hauek izanen dira udal-etxebizitzak erabiltzeko eskubidea suntsiaraztea edota azkentzea ekarriko duten kausak:

a) Eskatzaileak/eskatzaileek berariaz eskatzea.

b) Esleitutako udal-etxebizitzari uko egitea, arrazoi justifikaturik gabe. Etxebizitzaren esleipena ez onestea edo Nafarroako Gobernuak edo beste entitate batek egiten dion bizitoki-alternatiba egoki bati uko egitea.

c) Eskatzaileen baldintza pertsonalak gerora aldatzea, baldin eta Erregistroan inskribatuta egoteko eskubidea galtzea badakarte.

d) Udal-etxebizitzaren eskatzaile gisa, eskabide batean baino gehiagotan agertzea.

e) Izena emateko orrian datuak ezkutatzea edo aitorpen faltsuak egitea, hala nola aurkeztutako agiriak faltsutzea.

f) Ordenantza honetan araututako probaldiak ez gainditzea.

g) Etxebizitza ez erabiltzea ohiko bizileku gisa hilabetetik gorako aldietan.

h) Familia-unitateko helduen heriotzagatik, etxebizitzaren akordioan jasota badaude.

29.2. Aplikatzeko prozedura.

Egindako faltaren larritasuna aztertu eta baloratu ondoren, interesdunari jakinaraziko zaio, jakinarazpen ofizial baten bidez, faltaren arrazoiak adieraziz.

Pertsona/familiari udal bulegoetan dei eginen zaio udal-etxebizitza erabiltzeko eskubidea iraungi dela ofizialki jakinarazteko. Udal-etxebizitza erabiltzeko eskubidea azkentzen dela jakinarazteak esan nahi du pertsonari edo familiari jakinarazten zaion egunean akituko dela gizarte- eta hezkuntza-akonpainamendua, halakorik balego.

Etxebizitza uzteko borondatezko epea agortutakoan, auzibidea irekiko da.

Lehenengo xedapen iragankorra.–2016ko ordenantzaren aurreko errentamenduak azkentzea.

Errenta zaharrekoak deritzen kontratuak, guztiak ere aterpe-premiari buruzko 2016ko ordenantza indarrean jarri aurrekoak, iraungi beharreko kontratutzat jotzen dira, indarrean egoteari uzten diotenean eta beren kontratuetan ezarritako baldintzetan subrogazioetarako eskubiderik ez dagoenean, aplikatzekoa zaien araudiaren arabera.

Behin kontratu horiek agortuta, etxebizitzak ordenantza berri honen erregimenean sartuko dira.

Bigarren xedapen iragankorra.–Aterpe-premiari buruzko 2016ko ordenantzaren kontratuak.

2016an onartutako ordenantzaren arabera sinatutako kontratuak, baldin eta ordenantza berri hau indarrean sartzean gehienez hiru urte bete ez badituzte, 2016ko ordenantzaren arabera arautuko dira, salbu eta ordenantza berri honen sisteman egonkortasun- edo trantsizio-modalitateetan sartzea erabakitzen badute, familia-unitateak betetzen dituen baldintzen arabera.

Ordenantza berri hau indarrean sartu aurretik zuten kontratuari eustea erabakitzen badute, hiru urteko epean agortuko da, sinatu zenetik zenbatzen hasita. Une horretan, etxebizitza ordenantza berri honen araubidearen mende geratuko da, hutsik dagoen etxebizitza gisa, familia-unitate berri bati emateko.

Ordenantza berri honen erabilera baimentzeko erregimen berrira igarotzea erabakitzen badute, etxebizitza erabiltzeko baimena emateko epea erabilera baimena ebazten den egunetik hasiko da.

Udal-etxebizitzetan ostatu hartuta dauden familia-unitateek, 2016ko ordenantzaren babespeko kontratuen bidez eskuratu zituztenak, baina kontratua agortuta dutenak 3 urteko gehieneko epea igaro delako, etxebizitza erabiltzeko baimena lortzen ahalko dute ordenantza honetan ezarritako baldintza berrietan.

Hirugarren xedapen iragankorra.–2016 ordenantzako kontratuak, aterpe-premiarako ez direnak.

Aterpe-premietara bideratzen ez diren kontratu guztiek indarrean jarraituko dute bertan ezarritako baldintzetan, baina ordenantza honetako aurreikuspenei erantsitzat jotzen dira, hirigintzagatiko ordezko bizitokia emateko edo birgaitze-kausetarako direnak izan ezik, horiek beren ordenantzen arabera arautzen jarraituko baitira.

Laugarren xedapen iragankorra.–Aurretiko eskabideak ordenantza berrian ezarritako araubidera egokitzea.

Erregistroan izena eman duten pertsonek eta 2016ko ordenantzaren babesean eskaera aurkeztu dutenek eskaera hori eguneratu beharko dute, ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera, bertan ezarritako prozedurari eta baldintzei jarraituz. Eguneratze horrek ez dakar metatutako antzinatasuna galtzea, eta ordenantza honen 19.3.6 artikuluan jasotakoaren ondorioetarako zenbatuko da.

Xedapen indargabetzailea.–2016ko ordenantza.

Berariaz indargabetuta geratzen da 2016ko ordenantza, baina horrek ez du esan nahi indarrean jarraituko ez dutenik ordenantza horren arabera etxebizitzak erabiltzeko ematen diren kontratuetan, horiek ordenantza horren arabera arautuko baitira ordenantza iraungi arte.

Azken xedapena.–Indarrean jartzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ordenantza honek hamabost egun balioduneko indarra hartuko du, ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

1. ERANSKINA.–AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izena ematean:

–Eskabide ofiziala, behar bezala beteta.

–Eskatzaileen jatorrizko NAN/AIZ/pasaportea. Eskatzaileetako batek hitzordura joaterik ez badu, sinatzeko baimena bere izenean eta baimena ematen duenaren IFZ/AIZren fotokopia.

–Azken urteko datu fiskalak eta/edo PFEZaren aitorpena.

–Egoitza-baimenik ez duten pertsonen diru-sarreren, ondarearen eta etxebizitzako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena.

–Infraetxe izaerari buruzko txostena, hala badagokio.

–Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen alorraren txosten soziala (bideratze-txostena), hala badagokio.

Esleitzeko unean:

Egoera zibila. Ezkontzaren banantzea edo dibortzioa epai judizial bidez bakarrik egiaztatu daiteke. "Bikotea" bikote egonkorren erregistro bakarrean halakotzat hartzen dena baino ez da:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/bikote-egonkorren-nafarroako-erregistro-bakarra

Desgaitasunen bat izanez gero:

Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako ziurtagiria, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun gradua aitortzen duena, edo desgaitasunaren antzeko ziurtagiria, beste autonomia-erkidego bateko organo eskudunak emana.

Genero-indarkeriaren biktima. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABIk) emandako indarreko ebazpena edo baliabide espezializatuek egindako txostena.

Familia gurasobakarraren egiaztagiria. Familia gurasobakarraren titulua: txartel berdea.

Familia-unitatea osatzeagatik puntuazioa lortu bada:

–Beste herrialde batzuetan jaiotako seme-alaben kasuan, eskatzaileen familia-liburuaren edo erregistro indibidualaren edo jaiotza-agiriaren fotokopia, Etxebizitza Bulegoan jatorrizko dokumentazioa erakutsi ondoren.

–Ezkonduta ez dauden eta beren kargura seme-alaba adingabeak dituzten banandu diren pertsonak: hitzarmen arauemailea, epaitegi batek berretsia, edo bikotekide ohiaren errenta-aitorpena, adingabeek beste prozedura bat aitortua badute.

–Ardurapeko seme-alaba adingaberik ez duten banandutako edo dibortziatutako pertsonak: banantze- edo dibortzio-epaia.

–Seme-alaba adingabeak ardurapean dituzten banandutako edo dibortziatutako pertsonak: banantze- edo dibortzio-epaia + epaitegi batek berretsitako hitzarmen arauemailea edo bikotekide ohiaren errenta-aitorpena.

Diru-sarreren justifikazioa trantsizio-modalitateko etxebizitzen kasuan:

–Familia-unitateko kide guztien datu fiskalak. Esteka honetan eskura daitezke:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Datu-fiskalak-lortzea

–Nafarroako Foru Ogasunaren azken errenta-aitorpena, familia-unitateko kide guztiek borondatez aurkezteko epearekin. Esteka honetan deskargatu daiteke:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Aitorpenak-inprimatzea

Premiaren justifikazioa ohiko etxebizitzatik botatzen badituzte:

Oraindik gertatu ez bada:

–Dekretu judiziala, botatzea zein egunetan eginen den adierazten duena.

–Burofaxa, demanda jartzeagatik joateko betebeharra adierazten duena.

–Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide, etxebizitza uzteko betebeharra idatziz justifikatzen duena.

–Ohiko etxebizitza uzteko betebeharraren egoera objektiboaren zinpeko aitorpena.

Halakorik jada gertatu bada, jabeari jabetza eman izanaren aktaren ziurtagiria, epaitegiak emana.

Infraetxe edo etxebizitza desegokiaren kasuan: hori justifikatzen duen txosten teknikoa aurkeztea.

Iragarkiaren kodea: L2613131