219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLOZKO KONTZEJUA

Herri-larreen aprobetxamendua zuzenean adjudikatzea auzotarren artean

Allozko Udalak, 2026ko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura bat abiatzea, herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, auzotarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Interesdunek eskabideak aurkezten ahal dituzte, eta, horiekin batera, behar diren agiriak (zehazten direnak Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 21. artikuluan), 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Kontzejuko iragarki-taulan paratuta.

Hori guztia aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta bete dadin ezartzen dena Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Allotzen, 2026ko urriaren 21ean.–Kontzejuko burua, Eduardo Aranguren Olangua.

Iragarkiaren kodea: L2613784