1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1154E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ergoieneko udal plana aldatzeari buruz 1. poligonoko 175. lurzatiari dagokionez, Lizarragan, Lorenzo Lazkoz Olaetxeak sustatuta.
Ergoieneko Udalak aldaketa hori 2024ko martxoaren 11n hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ekoan. Espedientearen parte dira planaren aldaketaren memoria eta agiri grafikoak.
Aldaketaren xedea da Ergoieneko (Lizarraga) 1. poligonoko 175. lurzati mistoa birsailkatzea. Lurzati horren 175A eta 175B azpilurzatiak, hurrenez hurren, "lurzoru urbanizagarria" eta "lurzoru urbanizaezina" izatetik "bizitegi-erabilerarako hiri-lurzoru finkatugabea" izatera igaroko dira, familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko.
Plangintzaren aldaketak 891,28 metro karratuko eremu bati eragiten dio, zeina Lizarragako herrigunearen ekialdean baitago eta harekin muga egiten baitu. Lurzati horrek ibilgailuentzako sarbidea du. Malda leuneko lurrak dira, larreekin, eta ez da bertan identifikatu ingurumen balio aipagarririk.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Ergoieneko udal plana 1. poligonoko 175. lurzatiaren eremuan (Lizarragan) aldatzeak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua aldatzen duen ekainaren 24ko 44/2026 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea, aldekoa, Ergoieneko udal plana aldatzeari buruz 1. poligonoko 175. lurzatiari dagokionez, Lizarragan, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Lorenzo Lazkoz Olaetxeak sustatu du aldaketa.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Ergoieneko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urriaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
ERANSKIN GRAFIKOA

Ergoieneko 1. poligonoko 175. katastro-lurzatiaren aldaketaren eremua, Lizarragan.
Iragarkiaren kodea: F2613270