219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2026ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2026 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Beraskoainen, 2026ko urriaren 27an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2614108