219. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko, babes eta egokitze neurriak har daitezen, etxebizitzek uholdeengatik duten arriskuaren kontra, Ezkirotzen eta Getze Galarren

DDBN kodea: 934927.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/934927).

Dirulaguntzak ematea, sustatu nahirik babes eta egokitze neurriak hartzea, ohiko etxebizitzek uholdeengatik duten arriskuaren kontra, Ezkirotzen eta Getze Galarren. Helburua da etxebizitzen zaurgarritasuna gutxitzea, uholdeak daudenean, kalteak ere gutxitzea, eta pertsonak eta ondasunak babesteko gaitasuna hobetzea. Hala, dirulaguntzaren xede izanen dira zenbait ekipamendu edo elementu erostea eta ezartzea, ura ez dadin etxebizitzetan sartu, ura etxebizitzetatik atera dadin, eta urak ez dezan atzera egin saneamendu-sareen bidez; betiere, oinarri hauetan ezarri bezala. Dirulaguntza lortzeko, etxebizitzek egon behar dute ibilgu iraunkorraren lehentasunezko fluxuan, Ezkirotzen edo Getze Galarren, eta baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zer etxebizitzatarako eskatzen den dirulaguntza, horretan erroldatua egotea, eskabidea aurkezten den egunean.

b) Higiezin hori benetan erabiltzea ohiko bizileku iraunkor gisa. c) Jabeak izatea, edo gozamendunak, edo beste edozein eskubide erreal izatea, gaitsuna ematen diena diruz lagundutako jarduketa egiteko.

d) Ez izatea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat bera ere (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).

e) Egunean izatea zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzakoak eta Galar Zendeako Udalekoak.

Getze Galarren, 2026ko urriaren 13an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2613272