184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2330/2025 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

133E/2025 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza honen deialdia onesten duena 2025-2026 aldirako: berrikuntza proiektuen deialdia, Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduentzat. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 848913.

1.7. BESTELAKOAK

338E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Orkoiengo udal-mugartean dagoen instalazio baten ingurumen-baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioa txatarra transferitzeko, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak biltegiratzeko eta ibilgailuak balio-bizitzaren bukaeran tratatzeko zentro baimendua da, eta haren titularra Chatarras Iruña SA da.

351E/2025 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean dagoen material oleaginosoak prozesatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Oleofat Trader SL da.

353E/2025 EBAZPENA, irailaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ebazten baita aldatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 288E/2025 Ebazpena, Garesko udal mugartean Recuperaciones Valdizarbe SLk duen instalazio baten ingurumen baimen integratua aldatu zuena.

948E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten baita haize-parke hauei buruz, haien ebakuazio-azpiegiturak barne: "PE As de Guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Carabela 3", "PE Carraca 3" eta "PE Ballinger 3", Leatxeko, Oibarko eta Zangozako udal-mugarteetan. Sustatzaileak Arena Green Power Ren 130, 131, 132, 133 eta 134 SLU dira, hurrenez hurren.

1005E/2025 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baitzaio Xabierren autokarabanek gaua igarotzeko eremua instalatzeko proiektuari. Proiektuaren sustatzailea Xabierko Udala da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Kambio Navarra I SLk sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2025eko bigarren lauhilekoa

ANTSOAIN

Aldaketa 12. ordenantza fiskalean, zeinak Udalaren haur eskolako zainketa eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen baititu. Hasierako onespena

ARGUEDAS

5. poligonoko 543. eta 545. lurzatietan aldaketa egiteko Hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Bake epaile titularraren kargua hutsik

BERA

2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

BERRIOZAR

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

CABREDO

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

UHARTE

Aldaketa hiri-antolamenduko plan orokorrean, 2. poligonoko 105. lurzatian. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, Itaroa merkataritza-guneko PCC, P29-01 eta M-3 lurzatietan. Behin betiko onespena

IBARGOITI

Ludoteka zerbitzuaren Erregelamendu arautzailea. Hasierako onespena

IRURTZUN

Aldaketa, Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

LABEAGAKO KONTZEJUA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia). Hasierako onespena

LARRAGOA

2026rako karga-tasak. Hasierako onespena

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Ikerketa, Zalbako 10. poligonoko 18. lurzatiaren gainean. Jendaurrean berriz jartzea

Jendaurrean berriz jartzea lurzati berrantolamenduko bidearen ikerketa, Iheltzeko 2. poligonoko 32. lurzatian

OBANOS

Alkatetzari eskumenak eskuordetzea, udaletxeko hobekuntza energetikorako eta inguratzailerako obrak lizitatzeko

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 184. lurzatian. Behin betiko onespena

OTSAGABIA

Herri-larreen aprobetxamendua eskatzea (prezioa merkatu da)

OKO

2025erako zerga-tasak

SANTAKARA

2026ko lan-egutegia

SESMA

7/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

URRAULGOITI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

EGUESIBAR

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

DEIERRI

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetako ikastaroetan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

TAFALLAKO CUMA VALDETINA SOZIETATE KOOPERATIBOA

Sozietatea desegitea