2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, aditzera ematen zaie Deierriko zergadun guztiei landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2025eko irailaren 1ean hasi eta urriaren 30ean bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko urriaren 30ean.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Deierrin (Aritzala), 2025eko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2511619