2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
5. poligonoko 543. eta 545. lurzatietan aldaketa egiteko Hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa
Alkatetzaren 294/2025 Ebazpena.
Ikusirik hiri-jarduketako plan bereziaren espedientean dauden agiriak. Planaren xedea da aldatzea udal planeamenduko determinazioak, Arguedasko 5. poligonoko 543. eta 545. lurzatietan. Agirien artean dago ingurumen-txosten estrategikoa.
Jarraikiz abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen xedapen aplikagarriei (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Foru Legea) eta 17/2020 Foru Legearen xedapenei (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), zeinen bidez Udala ezartzen baita ingurumen organo gisa, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBATZI DU:
1. Aldeko ingurumen-txosten estrategikoa ematea Hiri-jarduketako plan bereziari, xedea duena aldatzea udal planeamenduko determinazioak, Arguedasko 5. poligonoko 543. eta 545. lurzatietan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.
Arguedasen, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2511602