184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Ikerketa, Zalbako 10. poligonoko 18. lurzatiaren gainean. Jendaurrean berriz jartzea

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen ikerketa-espediente berria hastea Zalbako 10. poligonoko 18. lurzatiaren mugak zehazteko, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluarekin (Nafarroako toki entitateen ondasunen erregelamendua onesten duen foru dekretua).

Zuzenean ukiturik daudenei banan-banan jakinarazteaz gain, eta bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin, iragarki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan -eta Kontzejuarenean baldin badago-, hamabortz egunez jendaurrean jartzeko, eta adieraztea espedienteak ukitutakoek beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia alegatzen ahal dutela idatziz udal honetan, alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz, hilabeteko epean, iragarki-taulan eratzeko erabakiaren jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Lizoainen, 2025eko irailaren 5ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2511740