184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LABEAGAKO KONTZEJUA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena

Labeagako Kontzejuak, 2025eko irailaren 2ko auzo-batzarrean, erabaki zuen espedientea hastea herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eskaerak aurkezteko hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Herri-larreen aprobetxamenduaren onuradun izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituztela akreditatzen dutenak:

  • Adinez nagusi izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua, edota legez eratutako pertsona juridikoa izatea.
  • Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez ere urte bateko antzinatasunez.
  • Labeagan bizitzea urtean bederatzi hilabetez jarraian, gutxienez.
  • Abeltzaintzan aritzea; hori Kontzeju honen iritziz nahikoa den moduan akreditatu beharko du.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da baldintza horiek betetzen dituela akreditatzen duen zinpeko deklarazioa.

Labeagan, 2025eko irailaren 3an.–Kontzejuko burua, Lucía Otero Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2511620