2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, deialdi hau iragarri da Urraulgoitiko udal-mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.
Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskabideak aurkez daitezen udal bulegoetan.
Urraulgoitin, 2025eko irailaren 5ean.–Alkatea, María Rosario Larrea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2511738