184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

2025eko uztailaren 22an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa (B mailako arkitekto tekniko lanpostu berri bat sortzea).

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2025eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n, eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Lanpostua: Arkitekto teknikoa.

–Lanpostuaren zenbakia: 23 (berria sortu).

–Kopurua: 1.

–Araubide juridikoa: lan-araubidea.

–Maila: B.

–Lanaldia: %50.

–Lanpostuko osagarria, %6,88.

–Aginte osagarria, %18.

–Sarbidea: oposizioa.

–Laneko egoera: hutsik.

–Euskara maila: C1 (ahoz eta idatziz).

Beran, 2025eko irailaren 5ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2511735