2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Bake epaile titularraren kargua hutsik
Deialdi bat iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko. Hamabortz egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.
Arguedasen, 2025eko irailaren 5ean.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2511725