184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetako ikastaroetan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2025eko ekainaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Mankomunitateak antolatzen dituen ikastaro eta jardueretan izena eman edo matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, eta legezko epea iraganik inork ez duenez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da eta testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lakuntzan, 2025eko irailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

ARAUA, SAKANAKO MANKOMUNITATEAK HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOAN ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO IZEN-EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

Oinarria

1. artikulua.

Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.

Kontzeptua

2 artikulua.

Prezio publikoak galdatuko dira, Mankomunitateak hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua.

Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izena ematean edo matrikula egitean.

Kasua bada, prezio publikoa ordaintzera behartuak daude jardueraren onuradun diren adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak.

4. artikulua.

Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan.

5. artikulua.

Norbait ikastaro batean sartzen bada hura hasita dagoenean (plazarik baldin badago), dagokion proportzioa baizik ez du ordainduko, kontuan harturik zenbat saio falta diren ikastaroa bukatzeko.

6. artikulua.

Behin ikastaroa ordainduz gero, dirua itzuliko da baldin eta ikastaroa hasi baino 7 egun lehenago abisatzen bada ez dela parte hartuko ikastaroan.

Salbuespenak

7. artikulua.

Baldin ikastaroa edo jarduera egiten ez bada prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

8. artikulua.

Ikastaroren batean sartzeko itxarote-zerrendarik egonez gero, eta itxarote-zerrendako norbait ikastaroan sartzen bada lehendik ikastaroan dagoen beste norbaiten ordez, dirua itzuliko zaio azkenean ikastaroan sartzen ez denari.

Ikastaroa hasi gabe badago aldaketa gertatzen denean, ikastaroan sartzen ez denari diru guztia itzuliko zaio, eta ikastaroa hasita badago, zati proportzionala itzuliko zaio.

9. artikulua.

Norbait lesionatzen bada ikastaroa hasita dagoenean, diruaren zati proportzionala itzuliko zaio. Lesioaren egiaztagiri medikoa aurkeztu beharko du, edo lesioak nabarmena izan beharko du.

Tarifak

10. artikulua.

Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere egin behar den jarduerari egokituak, eta, halakorik badute, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere barnean.

TARIFEN ERANSKINA

–Igeriketa, dibertsitate funtzionala duten pertsonendako: 60,00 euro.

–Pala txapelketa, emakumeak (bikotea): 0,00 euro.

–Mendi campusa: 54,00 euro.

–BTTko irteera. Autobusa: 10,00 euro.

–Aizkolari eskola: 65,00 euro.

–Xakea: 5,00 euro.

–Triatloi eskola (uda): 50,00 euro.

–Musika-terapia: 60,00 euro.

–Eskalada ikastaroa: 50,00 euro.

–Eskolako igeriketa: 48,00 euro.

–Atletismo eskola, emakumeak: 60,00 euro.

–Piragua ikastaroa: egun bat, 5,00 euro; hiru egun, 10,00 euro.

–Espeleologia ikastaroa: egun bat edo bi, 5,00 euro.

–Megafonia lagatzea: 30,00 euro (Mankomunitateko udalak salbuetsirik). Fidantza: 200,00 euro.

–Bideo-proiektagailua lagatzea: 40,00 euro.

–Arroila-jaitsiera: 90 euro.

–Ariketa fisikoko orientazio zerbitzua: 65 euro, irailetik datorren urteko ekainera arte (2025-2026).

–Sakana Kirol Eskualdea: 24 euro hilean (8 ordu) / Eguberrietan, 18 euro (6 ordu).

Iragarkiaren kodea: L2511529