184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Ludoteka zerbitzuaren Erregelamendu arautzailea. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ludoteka zerbitzuaren Erregelamendu arautzailea, eta Tokiko ordenantzen onespenerako Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, komenigarri juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da erregelamendua, eta indarrean jarriko da testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan argitaratu eta biharamunean.

Idotzinen, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2511635