184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2026rako karga-tasak. Hasierako onespena

Larragoako Udalak, 2025eko irailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko karga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragoan, 2025eko irailaren 2an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.

Iragarkiaren kodea: L2511601