184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2025eko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ean.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da aipatu ordenantza horren aldaketa, ondoren ematen baita; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren arabera.

Irurtzunen, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

10.–MUSIKA ESKOLARA JOATEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, zerga-egitatea da Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan matrikulatzea eta klaseetara joatea.

2. artikulua. Ordaindu beharra.

Ordaindu beharra sortzen da Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena ematean eta matrikula egitean.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izen eman eta matrikula egiten duten ikasleak.

b) Ikasleak adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariak.

4. artikulua. Kuotak eta sortzapena.

a) Hileko kuotak:

–Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak: 42 euro hilean irakasgai bakoitzeko.

–Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak, familia ugarikoak badira edo familia bateko bigarren kideak badira: 30 euro hilean irakasgai bakoitzeko.

–Bertze herrietako ikasleak: 89 hilean euro irakasgai bakoitzeko.

–Irakasle diren ikasleak: 42 euro hilean irakasgai bakoitzeko.

b) Urteko matrikula: 40 euro ikasturte bakoitzeko.

c) Atakondoa Ikastetxe publikoko musika lantegia: 150 euro/ikasturtea.

5. artikulua. Atzera egiteak.

Matrikularen tasa eta musika lantegiaren tasa honako kasu honetan baino ez dira itzuliko: ikasturteko lehen astean idatziz jakinaraziz gero jarduera utziko dela. Gainerako kasu guztietan matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Iragarkiaren kodea: L2511646