184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta informazio publikorako epea igarota, Berriozarko Udalak, 2025eko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea indarrean dagoen plantilla organikoaren aldaketa, ezetsiz aurkeztutako alegazioak.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an.

Berriozarren, 2025eko irailaren 5ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

–Honako lanpostu hauek amortizatu dira:

  • Plaza zenbakia: 35. Piano irakaslea: B maila, P3. *Titularrak erretiroa hartzen duen egunean.
  • Plaza zenbakia: 36. Gitarra irakaslea: B maila, P3. *Titularrak erretiroa hartzen duen egunean.
  • Plaza zenbakia: 41. Klarinete irakaslea, lanaldi partzialean: B maila, M3.
  • Plaza zenbakia: 120. Tronpa irakaslea, lanaldi partzialean: B maila, P3.
  • Plaza zenbakia: 50. Administrari laguntzailea: D maila, M3. *Baldintza hau izanen du: C mailaren sustapena.
  • Plaza zenbakiak: 051, 072, 073 eta 075. Administrari laguntzailea: D maila, P3. *Baldintza hau izanen du: C mailaren sustapena.

–Honako plaza hauek sortzea:

Musika Eskolaren Alorra:

  • Plaza zenbakia: 130. Gitarra klasikoko irakaslea, lanaldi partzialean; P3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; maila: B; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 13,00.
  • Plaza zenbakia: 131. Gitarra elektrikoko irakaslea, lanaldi partzialean; P3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; maila: B; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 13,00.
  • Plaza zenbakia: 132. Musika Hizkuntzako irakaslea, lanaldi partzialean; P3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; maila: B; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 13,00.
  • Plaza zenbakia: 133. Kantu irakaslea, lanaldi partzialean; P3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa; maila: B; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 13,00.

Idazkaritza arloari atxikiak:

  • Plaza zenbakia: 125. Administrari-ofiziala, M3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: funtzionarioa; maila: C; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 15,00; mailako osagarria: 15,00.
  • Plaza zenbakiak: 126, 127, 128 eta 129. Administrari-ofiziala, P3 hizkuntza-eskakizuna; araubide juridikoa: funtzionarioa; maila: C; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: 15,00; mailako osagarria: 15,00.

Iragarkiaren kodea: L2511732