256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

84/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, berrikusi eta egokitzen duena Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuaren III. eranskina.

Justizia Zerbitzu Publikoaren efizientzia-neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoak, I. kapituluan, beste neurri batzuen artean, gehitzen ditu gatazkak bide ez-jurisdikzionalean, edo jurisdikzionalean, konpontzeko beste bitarteko egoki batzuk, judizializatuta dauden aferen deribazio judizialaren bidez.

Lege organiko horren zioen azalpenean adierazten denez, neurri horiek areagotzen dute lanbide juridikoen protagonismoa, bereziki abokatutzaren zeregin negoziatzaileagatik, zeina bermatuta baitago beti.

Aurrerago, lege organikoaren zioen azalpenak dio ezen, auzien kopuruak gora egin duenez nabarmen, egokia dela abokatutzaren jokaera hori sustatzea, eta aurreikusten du negoziazio jarduera hori behar bezala ordaintzea, ofizioko txandan izendapenez esku hartzen denean ere, eta negoziazio lagundurako mekanismoen katalogo bat sartzea; negoziazio hori irekita egonen litzateke beste edozein metodo eraginkor ere gehitzeko, abokatuek bete ohi duten zuzeneko negoziazio jardueraren subsidiarioa dena.

Aurreikuspen hori betetzeko, lege organikoak Doako Laguntza Juridikoari buruzko Legearen 6. artikulua aldatzen du, 11. apartatua gehituta, non ezartzen baita abokatutzako profesionalen ordainsariak doakoak izanen direla abokatu horiek aldeei lagundu badiete, gatazkak konpontzeko bitarteko egoki horietarako jotzea demanda onartzeko aurrebaldintza prozesala denean, epaitegietako titularrek edo auzitegiak erabaki duten deribazio judizialaren ondorio denean, edo aldeek prozedura judizialaren edozein unetan eskatzen dutenean, alde horiek, betiere, aski diru-sarrerarik edo ondasunik ez badute Doako Laguntza Juridikoari buruzko Legean ezarritako baldintzetan auzitan jarduteko.

1/2025 Lege Organikoaren 5. artikuluak ezartzen du nahitaezkoa dela bitarteko horietara jotzea, bide jurisdikzionalera jo aurretiko prozedura baldintza den aldetik, Prozedura Zibilari buruzko Legearen II. liburuko deklarazio prozesu guztietan eta IV. liburuko berezietan, artikulu horretan ere aipatzen diren salbuespenekin; bazter gelditzen dira zigor arloko jurisdikzioa, konkurtsoen arlokoa, administrazioarekiko auziena eta lan arlokoa, azken horrek bere prozedura berekia duela.

Azkenik, Lege Organikoaren 14. artikuluak jasotzen ditu gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak, numerus clausus ez direnak, besteak beste honakoak:

–Aldeen arteko zuzeneko negoziazioa.

–Abokatutzako profesionalen bidezko negoziazioa.

–Aldez aurreko bitartekaritza.

–Adiskidetze publikoa.

–Adiskidetze pribatua.

–Aditu independentea.

–Elkarlaneko zuzenbideko prozesua.

Metodo horietatik, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuaren III. eranskinean batzuk nahitaez aurreikusi behar dira, hain zuzen ere gatazkak konpontzeko bitarteko alternatiboan abokatutzako profesional batek esku-hartzen duenean; profesional horri hirugarren pertsona adituaren izena ematen ahal zaio (bitartekaria, adiskidetze-egile pribatua, hirugarren pertsona neutrala, etab.).

Bestalde, kontuan hartu behar da lege organikoak aurreikusten duela, halaber, bitarteko alternatibo horietara jotzen dutenek defentsa juridikoaren laguntza izan dezaketela, eta horren ordaina jasotzen ahalko dela doako justiziaren moduluarekin, baldin eta ordezkatzen den pertsona doako justiziaren onuraduna bada.

Foru dekretu horren lehen azken xedapenak bigarren paragrafoan ezartzen duenez, III. eta IV. eranskinean jasotako diru-kopuruak hiru urtean behin berrikusten ahalko dira, lanbide elkargoek eskatuta, eta hala egin zuten, eskaera hori zuzendaritza nagusi honetan aurkeztuta.

Foru dekretu horren beraren bigarren azken xedapenak ahalmena ematen dio justiziaren arloko eskumena duen kontseilariari foru dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren III. eranskinean ezartzen den baremoa legeria prozesalean zehazten diren eta eranskin horretan aipatzen ez diren prozeduretara egokitzeko.

Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuaren lehen azken xedapeneko 1. apartatuan eta bigarren xedapenean xedatutakoaz baliatuta,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuaren III. eranskina berrikustea eta egokitzea.

Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 104/2021 Foru Dekretuaren III. eranskina berrikusi eta egokitzen da, konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak gaurkotzeko eta baremoak egokitzeko. Honela geldituko da:

III. ERANSKINA.–KONPENTSAZIO EKONOMIKORAKO MODULUAK ETA OINARRIAK

ABOKATUAK

TARIFA

Zigor arloko jurisdikzioa

Zigor arloko prozedura bereziki konplexua

1.800

Zinpekoen epaimahai bidezko prozedura

700

Prozedura sumarioa

550

Zigor arloko prozedura Entzutegian

450

Ikustaldiko hirugarren egunetik aurrera, egun bakoitzeko

60

Auziari buruzko mila orritik gora, eta milako bakoitzeko

40

Babes agindurako agerraldia

100

Prozedura Kriminalaren Legearen 505. artikuluaren araberako agerraldia

150

Habeas Corpus

100

Barnahus aurrez eratutako probarako laguntza

100

Zigor arloko prozedura Epaitegian

350

Adingabeak: erreforma espedientea

300

Adingabeak: neurriak bateratzea

300

Adingabeak: barneratzeko neurrirako agerraldia

100

Adingabeak: kautelazko neurriak

100

Espetxeratuen zaintzako espedientea, izendapen judizialarekin

120

Espetxe arloko kexa espedienteak

90

Delitu arinak epaitzeko prozedura

200

Epaia berraztertzea

50

Delituen epaitze azkarreko prozedura

300

Delitu arinen epaitze azkarreko prozedura

135

Bisitak Nafarroatik kanpoko espetxeetara

100

Espetxeratzeko eta kanporatzeko baimena. Guardiako Epaitegiak

145

Etxean sartu eta erregistroa egitea

100

Zigorrak bateratzea

200

Epaia betearaztea

Zigor arloko betearazpena

225

Jurisdikzio zibila

Epaiketa arrunta

450

Hitzezko epaiketa

350

Familia arloko auzibideko-prozesuak

475

Familia arloko betearazpenak

200

Familia arloko betearazpenak aurkaritzarekin

275

Behin-behineko neurriak

190

Familia arloko prozesuak bi aldeen adostasunarekin

400

Borondatezko jurisdikzioko espedientea

190

Borondatezko jurisdikzioko espedientea aurkaritzarekin

275

Epaiketa monitorioa, ondorengo auzirik gabe

187

Epaiketa monitorioa, ondorengo auziarekin

100

Kautelazko neurriak/Atariko eginbideak

125

Jarduketak, defendatzaile judizial gisa, errekerimendu judizialarekin

450

Filiazioa, aitatasuna, amatasuna, gaitasuna

400

Beste prozedura zibil batzuk

320

Konkurtsoa, pertsona fisikoarekin

425

Titulu judizialen betearazpena

320

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa

Laburtua

275

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

350

Atzerritartasunaren Legearen inguruko prozedura, administrazio bidean ezetsia

120

Atzerritartasunaren Legearen inguruko prozedura (auzibidean)

350

Auzibidera jo aurreko erreklamazioa, uzia onetsi eta prozedurari amaiera ematen diona

140

Lan arloko jurisdikzioa

Prozedura osoa

275

Adiskidetze ekitaldia akordioarekin

%75

Adiskidetze ekitaldia akordiorik gabe

100+

Prozedura

Aurretiazko erreklamazioa

140

Betearazpen soziala

225

Jurisdikzio militarra

Prozedura militarra

200

Errekurtsoak

Apelazioko errekurtsoa. Delituak

210

Apelazioko errekurtsoa. Arlo zibila

210

Apelazioko errekurtsoa. Delitu arinak

150

Apelazio errekurtsoa. Auzibidea

210

Erregutze errekurtsoa

192

Kasazio errekurtsoa

355

Babes errekurtsoa

355

Apelazio errekurtsoa Justizia Auzitegi Nagusian

300

Bitartekotza prozesuak, gehienez 3 saio

Saio bat

66

2 saio.

132

3 saio.

198

Joan-etorriak

0-25 Km

20

26-50 Km

30

51-75 Km

40

+ 75 Km

50

Prozesutik kanpoko jarduketak

Epaitegietatik kanpoko transakzioak

Prozeduraren zenbatekoaren %75

Eskaera defendaezina dela dioen txosten arrazoitua

90

Gatazkak konpontzeko bitarteko alternatiboak

Hirugarren pertsona neutrala:

• 1 saio

66

• 2 saio.

132

• 3 saio.

198

Abokatutzako profesionala

Prozesu judizialaren aurretiko esku-hartzea:

• Akordioarekin

%75

• Akordiorik gabe

100+
prozedura

Prozesu judizialaren barruko esku-hartzea:

• 1 saio

66

• 2 saio

132

• 3 saio

198

Guardiako zerbitzua Iruñean

Atxilotuentzako guardia

320

Atxilotuentzako guardia indartzea

220

Epaiketa azkarretarako guardia

200

Adingabeentzako guardia

230

Barnahus guardia

250

Guardia ELZan Iruña-Agoitz

320

Guardia Agoitzen

160

Guardia: atzerritarrak

160

Guardia: espetxea

190

Guardiako zerbitzua Tuteran

Atxilotuentzako eta epaiketa azkarretarako guardia

260

Guardia indartzea

135

Guardia ELZan

175

Guardiako zerbitzua Lizarran

Atxilotuentzako eta epaiketa azkarretarako guardia

230

Guardia ELZan

150

Guardiako zerbitzua Tafallan

Atxilotuentzako eta epaiketa azkarretarako guardia

220

Guardia ELZan

140

Elkargoaren funtzionamendu eta kudeaketa gastuak

Izapidetutako espediente nagusi bakoitzeko

38

Izapidetutako espediente lotu bakoitzeko

22

PROKURADOREAK

TARIFA

Zigor arloko jurisdikzioa

Zigor arloa

50

Zigor arlokoa, bereziki konplexua

202

Jurisdikzio zibila

Epaiketa arrunta

50

Hitzezko epaiketa (prokuradorearen esku-hartzea beharrezkoa den kasuetan)

41

Hitzezko epaiketa, demanda 901,52 eurotik beherakoa denean eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 250. artikuluko 1. apartatuan aipatzen diren gaiak ukitzen ez dituenean (kasu horretan, epaile-ebazpena beharrezkoa da abokatuaren laguntza jasotzeko premiari buruz)

35

Behin-behineko neurriak

31

Auzibideko neurrien aldaketa

45

Familia, bi aldeen adostasuna

35

Familia arloko prozedura osoa (ezkontza deuseztatzea barne)

50

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa

Laburtua

35

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

49

Errekurtsoak

Apelazioak eta beste errekurtso batzuk

35

Epaia betearaztea

Zigor arloko betearazpena

35

Familia arloko betearazpena

30

Prozesutik kanpoko jarduketak

Epaitegietatik kanpoko transakzioak

Prozeduraren zenbatekoaren %75

Uzi onartezina, prokuradore batek esku hartu duenean

25

Beste prozedura batzuk

Beste prozedura batzuk

31

Elkargoaren funtzionamendu eta kudeaketa gastuak

Izapidetutako espediente nagusi bakoitzeko

8

Izapidetutako espediente lotu bakoitzeko

6

Xedapen gehigarri bakarra.–Guardiako txanda, sexu indarkeriaren biktima diren adingabeei eta nerabeei arreta emateko (Barnahus).

Iruñeko Abokatuen Elkargoko guardia/prestasun txanda bat sortzen da, astean 8 ordukoa, sexu indarkeriaren biktima diren adingabeei eta nerabeei arreta emateko (Barnahus).

Xedapen iragankor bakarra.–Ondorio ekonomikoak.

Foru agindu honen ondorio ekonomikoak 2025eko apirilaren 3ra atzera eramanen dira, gatazkak konpontzeko bitarteko alternatiboei dagokienez, eta konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak berrikusi eta gaurkotzearen ondorio ekonomikoak 2026ko urtarrilaren 1era atzeratuko dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2516340