2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, Itaroa merkataritza-guneko PCC, P29-01 eta M-3 lurzatietan. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Itaroa merkataritza-guneko PCC, P29-01 eta M-3 lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia.
Hiri-jarduketarako plan bereziaren onespen hau Kudeaketako hirigintza-hitzarmenean ezarritako xedapenek arautzen dute, hala nola, betebeharrak diruz ordaintzea eta erabilera horretatik eratorritako obligazioak.
Hasierako onespena 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2511643