184. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2026ko lan-egutegia

Santakarako Udalak, 2025eko irailaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, 2026ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Lehenengoa.–Ezartzea 2026rako Nafarroako Gobernuak ofizialki adierazitako jaiegunen egutegia eta Santakarako gainerako jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro Nekazaria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: Santa Eufemia (bertako jaieguna).

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Honako jendearendako ordutegia ezartzea Santakarako Udalaren bulegoetan:

  • Udal-bulegoak itxita egonen diren egunak (egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere):
    • Abuztuaren 14, 17, 18, 19 eta 20a.
  • Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:
    • Abenduaren 24a y 31, bulego-ordutegia: 9:00etatik 12:00etara.

Urteko lanegunak 249 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 219 lanegun dira, eta egiazko lanorduak, 1.592.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehenbiziko puntuan jaiegun deklaratutakoak.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Santakarako Udalaren webguneko iragarki-taulan.

Santakaran, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2511639