2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia). Hasierako onespena
Larragako Udalak hasiera batez onetsi du gehieneko altueren xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 1079. lurzatian (2. azpilurzatia) eta 1153. lurzatian (1. azpilurzatia), Daniel Macaya Iraldek eta Vanesa Santos Triguerosek sustatua eta Balú Arquitecturak idatzia 2025eko ekainean.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Larragan, 2025eko irailaren 4an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2511726