2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Herri-larreen aprobetxamendua eskatzea (prezioa merkatu da)
Otsagabiko Udalak, 2025eko irailaren 4an egindako bilkuran, erabaki du prozedura bat abian jartzea, "Udi" alderdiko herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko tradizioko ohiturari jarraikiz. Prezioa merkatu egin da, eta 500,00 eurokoa da.
2025eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 12an, iragarki bat argitaratu zen, aprobetxamendu horretarako eskabideak aurkezteko, baina ezarritako epea igaro da, eta ez da eskabiderik jaso.
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitate onuradunen eta interesdunen titularrek udal-bulegoetan aurkeztu ahal izanen dituzte eskabideak, dagokien dokumentazioarekin batera, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin xedatzen dena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aipatu ordenantzan.
Otsagabian, 2025eko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.
Iragarkiaren kodea: L2511728