1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2330/2025 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2074E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten gehienez 20 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 30eko 1858E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 30ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko uztailaren 11n deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.
Paula Merayo Fernández andreak lortutako plazari uko egiteko idazkia aurkeztu du.
Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko:
–Igoera txanda:
LIZARRAGA ESLAVA, MARIA IRACHE
–Txanda irekia:
DOMINGO SORIA, BEATRIZ
CALVO GIL, JANKO
IGLESIAS MARTIN, IDOIA
ARTUCH REY, IZASKUN
SANCHEZ-VIZCAINO BASTANTE, EVA
LECUMBERRI LARA, ALBA
ALBERTOS ITURRALDE, AMETS
MORENO SANCHEZ, BLANCA
GARCIA SAEZ, PAULA
MIGUELIZ VALCARLOS, ANDRES
GURRIA VALLEJOS, CRISTINA
IGLESIAS TRIVIÑO, ANA ROSA
BERANGO URRA, MAITANE
RODRIGUEZ ROBLES, RAUL
ROMERO GARCIA, MARIA JOSE
2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan lanaldi partzialeko kontratuarekin:
–Txanda irekia:
DE LUIS PROVEDO, OLAIA
GARCIA ASCOZ, GEMA
3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
5. Lan araubide finkoan lanaldi partzialeko kontratuarekin kontratatutako izangaiek hilabeteko epean sinatu behar dute dagokien kontratua, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari, Lizarrako Osasun Barrutira, Tuterako Osasun Barrutira, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, eta Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA/UNITATEA | HERRIA |
Ig. | LIZARRAGA ESLAVA, MARIA IRACHE | 72227 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | ELKANO |
Ir. | DOMINGO SORIA, BEATRIZ | 64449 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | CALVO GIL, JANKO | 63614 | FUNTZIONARIOA | GARCIA ORCOYEN OSPITALEA | LIZARRA |
Ir. | IGLESIAS MARTIN, IDOIA | 66742 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | ELKANO |
Ir. | ARTUCH REY, IZASKUN | 62775 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | ELKANO |
Ir. | SANCHEZ-VIZCAINO BASTANTE, EVA | 70680 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | LECUMBERRI LARA, ALBA | 72229 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | ELKANO |
Ir. | ALBERTOS ITURRALDE, AMETS | 60440 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | MORENO SANCHEZ, BLANCA | 60744 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | GARCIA SAEZ, PAULA | 68293 | FUNTZIONARIOA | OSASUN MENTALA | IRUÑA |
Ir. | MIGUELIZ VALCARLOS, ANDRES | 60236 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | GURRIA VALLEJOS, CRISTINA | 70768 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA |
Ir. | IGLESIAS TRIVIÑO, ANA ROSA | 61432 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | BERANGO URRA, MAITANE | 70679 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Ir. | RODRIGUEZ ROBLES, RAUL | 60793 | FUNTZIONARIOA | ELIZONDOKO OOLTa | ELIZONDO |
Ir. | ROMERO GARCIA, MARIA JOSE | 72295 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFIA OSPITALEA | TUTERA |
Ir. | DE LUIS PROVEDO, OLAIA | 72381 | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | TAFALLA |
Ir. | GARCIA ASCOZ, GEMA | 72382 | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | ALTSASU |
Iragarkiaren kodea: F2510971