2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 184. lurzatian. Behin betiko onespena
Obanosko Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldatzen duena UC-1 unitate finkatuaren fitxa. Aldaketaren bidez sartzen da zerbitzuen erabilera, erabilera onartu gisa, 2. poligonoko 184. lurzatiko eraikineko lehen solairuan, jarraikiz horretarako aurkeztutako agiriari, zeina idatzi baitute Iraida Pérez Celay eta Maite Loyola Senosiain arkitektoek eta Moisés Ansorena Barásoainek sustatu baitu.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, horrela aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Obanosen, 2025eko irailaren 8an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2511763