166. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 21a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1752/2025 EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "IMPACTWHEEL".

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) berrogeita hamaika plaza oposizio bidez betetzeko deialdian bete beharreko plazen zerrendaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien hamar plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak hartua 2025eko uztailaren 31n, zeinaren bidez Nafarroako Kontseiluko zerbitzuko langileei ehuneko 0,5 igotzen baitzaie ordainsaria 2023ko abenduaren 31n indarrean zutenarekiko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

1.7. BESTELAKOAK

135/2025 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Digitalizazioaren eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Tuterako "ETI" Ikastetxe Bateratu Politeknikoaren izen espezifikoa aldatzen duena eta egun duen gehieneko edukiera baimendua murrizten duena, haren irakaskuntza-eskaintza bereizi egin baita herri bereko "ETI San Juan" Ikastetxe Bateratu Politeknikoa sortzeko.

142/2025 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Iruñeko "Creanavarra" atzerriko ikastetxe pribatuak duen baimena, haren irakaskuntzen eskaintzaren izena aldatu delako.

697E/2025 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen baita La Pedreratik abiatzen den uraren goi-hornidura egiteko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena (3. fasea). Proiektu hori Mairaga Mankomunitateak sustatu du Azkoien, Funes, Alesbes, Cadreita, Milagro eta Zarrakaztelu udalerrietan.

73/2025 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira "Tafalla" TA, "La Pedrera" EA eta "Caparrosoko poligonoa" MBA lotzeko zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko linea berriak jartzeko proiektuan, Tafalla, Erriberri, Murillo el Cuende, Pitillas eta Caparrosoko udal mugarteetan.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

25-01134 gora jotzeko errekurtsoa, zeinak hizpide baititu proba fisiko baten emaitzak, honako honetan: deialdia, bete daitezen polizia agenteen bi plaza, destinoa Berriozarko Udalean dutenak, eta bete daitezen, orobat, beste bi plaza, destinoa Antsoaingo Udalean dutenak

EZKABARTE

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, eta aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat osatzeko. Kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea eta 6.1 oinarriko akatsa zuzentzea

ERRONKARI

Izendapen-proposamena eta dokumentazioaren eskaera, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu (bata lan-araubide finkoan eta lanaldi partzialean, eta bestea lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan) oposizio-lehiaketa bidez kontratatzeko prozesuan

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Udal hilerria arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

ARANTZA

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 823. lurzatian. Hasierako onespena

ARGUEDAS

Urbanizazio-proiektua, 15 APR-06 sektorearen eremuan. Hasierako onespena

AIEGI

Aldaketa, 2. poligonoko 1214.etik 1219.era bitarteko lurzatien xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

BERIAIN

Babes ofizialeko etxebizitzetarako (BOE) bizitegi-erabilera kolektiboko udal lurzatia, UI-13 exekuzio-unitatearen esparruan. Enkante publikoa

BURLATA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura erakundeei, 2025ean arte eta kultura arloko jarduerak egin ditzaten. Laburpena

OLTZA ZENDEA

Aldaketa Lizasoaingo 1. exekuzio-unitatean, hasierako onespena. Akats zuzenketa

CINTRUÉNIGO

3. poligonoko 602., 687., 688., 796., 902., 958. eta 992. lurzatien itzulketa. Jendaurreko informazioa

IMOTZ

Xehetasun-azterketa, Goldarazko 10. poligonoko 287. lurzatirako. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, Goldarazko 10. poligonoko 289 lurzatirako. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

Eraikinak birgaitzea arautzen duen Ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

LOS ARCOS

Birpartzelazio proiektua Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UGPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa arearako (eguneratze-dokumentua). Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 468., 469., 470., 471., 472., 473., 474. eta 475. lurzatietan. Hasierako onespena

LUZAIDE

8. poligonoko 41 A lurzatia okupatzea, 778ko Orreagako gudua gogoratzeko monumentu bat eraikitzeko proiekturako. Hasierako onespena

OLAZTI

6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietako finken normalizazioa. Behin betiko onespena

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko euskararen erabilera laguntzeko Zizur Nagusiko merkataritza establezimenduetako errotulazioan, irudi korporatiboan eta web orrietan, bai eta Zizur Nagusiko kirol kluben webguneetan ere. Laburpen

ZUBIETA

Xehetasun azterlana, 4. poligonoko 26. lurzatian. Hasierako onespena