166. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.6. NAFARROAKO KONTSEILUA

ERABAKIA, Nafarroako Kontseiluak hartua 2025eko uztailaren 31n, zeinaren bidez Nafarroako Kontseiluko zerbitzuko langileei ehuneko 0,5 igotzen baitzaie ordainsaria 2023ko abenduaren 31n indarrean zutenarekiko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2022ko azaroaren 17an, Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako "XXI. mendeko Administrazioa lortzeko Baterako Esparru Akordioa" argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez. Testu hori Administrazio Publikoen Negoziazio Mahai Orokorrean aurkeztu zen, 2022ko azaroaren 7an egindako bileran.

Akordioaren arabera, 2024. urterako %2ko ordainsari-igoera finkoa eginen da aurreko ekitaldian jada igotako ordainsarien oinarriaren gainean. Horrez gain, honako hau adierazten du: "2024. urteko igoera finkoaz gain, 0,5eko ordainsari-igoera osagarri eta finkagarria aplikatuko da, baldin eta 2022., 2023. eta 2024. urteetako KPI harmonizatuaren aldaketaren batura handiagoa bada aurreko paragrafoetan adierazitako 2022an, 2023an eta 2024an metatutako ordainsari-igoera finkoa baino. Igoera osagarri hori 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da".

Aipatu akordioaren ondorioz, ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluak ezartzen du ezen aurreikusten dela sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien ehuneko 0,5eko igoera aplikatzea 2023ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, baldin eta 2022., 2023. eta 2024. urteetako KPI harmonizatuaren aldaketaren batura handiagoa bada aurreko paragrafoetan adierazitako 2022an, 2023an eta 2024an metatutako ordainsari-igoera finkoa baino. 4/2024 Errege Lege Dekretuaren bidez Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dira, eta premiazko neurriak hartzen dira zergen, energiaren eta gizartearen arloan.

Horrez gain, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen 6. artikuluak lehenengo apartatuan ezartzen du Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariei ezarriko zaiela Estatuko legedian sektore publikoko langileentzat 2023rako ezartzen den gehieneko igoera globala, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, deusetan galarazi gabe, hala dagokionean, ordainsarietan behar diren doikuntzak egitea ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutako ordainsariak bat datozela lanpostuaren zailtasun tekniko bereziekin, arduraldiarekin, erantzukizunarekin, arriskuarekin edo nekagarritasunarekin.

Arestian aipatutako martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen 9. artikuluaren 11. apartatuan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen 2024ko ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak eragindako igoera bera izanen dute.

2025eko uztailaren 2an, Ministro Kontseiluaren 2025eko uztailaren 1eko Erabakia argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (PJC/681/2025 Agindua, uztailaren 1ekoa), zeinaren bidez onesten baita sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien ehuneko 0,5eko igoera, ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege-dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusi bezala (errege lege-dekretu horren bidez, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dira, eta premiazko neurriak hartzen dira zergen arloan).

Aurreko guztia aplikatzeko, Nafarroako Gobernuak, 2025eko uztailaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen ordainsaria adierazitako neurrian igotzea.

Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen 24. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa izanen zaie Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei oro har aplikatzeko araubidea. Hortaz, eta arau horri jarraikiz, Nafarroako Kontseiluaren zerbitzuko langileei ehuneko 0,5 igotzen zaie ordainsaria 2023ko abenduaren 31n indarrean zutenarekiko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Igoera osagarria eta finkagarria izanen da.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluak,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Kontseiluko zerbitzuko langileei ehuneko 0,5 igotzea ordainsaria 2023ko abenduaren 31n indarrean zutenarekiko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Igoera osagarria eta finkagarria izanen da.

2. Erabaki hau Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari igortzea, erabakia betetzeko behar diren neurriak har daitezen langileen kudeaketa sisteman.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko uztailaren 31n.–Kontseiluko burua, Ana Clara Villanueva Latorre.–Kontseiluko idazkaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2510506