2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kultura erakundeei, 2025ean arte eta kultura arloko jarduerak egin ditzaten. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 849673.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/849673).
Burlatako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzari jarraikiz (2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 9an), kultura erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia iragartzen da, 2025eko ekitaldirako.
1.–Xedea.
Deialdiaren xedea da diruz laguntzea Burlatan egiten diren hainbat kultura jarduera, lotura dutenak dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, festekin eta ospakizun tradizionalekin, bai eta antzeko beste jarduera batzuk ere, kultura edo arte izaera dutenak.
Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira honako hauek:
–Aperitiboak, bazkariak eta antzeko jarduerak, salbuetsita oso herrikoiak izanik, herritar guztientzat direnak, betiere aldez aurretik Burlatako Udalak baimentzen baditu.
–Kanpaldiak, ikastaroak, egonaldiak eta bidaiak.
–Kultura jardueren sariak, trofeoak eta gauzen bidezko ordainketak.
Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kredituak baimentzen dira, 33400-4820001 partidan esleituta daudenak (dirulaguntzak emateko ohiko deialdia); deialdia eginen da baldin eta aurrekontuan horretarako kontsignaziorik badago.
2.–Baldintzak.
Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Irabazi asmorik gabeko elkartea izatea.
b) Elkarteak legez eratuta egon behar du, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino urtebete lehenagotik.
c) Egoitza soziala eta fiskala Burlatan izatea.
d) Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman erakundeei, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean badaude.
e) Burlatako Udaleko elkarteen erregistroan inskribatuta egotea eta datu eguneratuak edukitzea.
3.–Aurkezteko epea eta tokia.
3.1. Deialdiaren oinarriak ikusgai egonen dira Udalaren web orrian (https://www.burlada.es/eu/) eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, eta haren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
3.2. Eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira Udalaren egoitza elektronikoan edo Burlatako udal erregistroetan, azaroaren 6ko 14:00ak arte.
Burlatan, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2510478