2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Xehetasun azterlana, 4. poligonoko 26. lurzatian. Hasierako onespena
Zubietako Udalak, 2025eko uztailaren 31n eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, behin betiko onespena bihurtuko dena baldin eta erakustaldi publikoan alegaziorik ez badago, Zubietako 4. poligonoko 26. lurzatiko xehetasun azterlana, Bingen Larrea Lecuberria jaunak sustatua.
Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Zubietan, 2025eko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L2510487