166. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietako finken normalizazioa. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, Alkatetzaren apirilaren 15eko 163/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen finkak normalizatzeko proiektua, Olaztiko 6. poligonoko 557. eta 558. lurzatietarako. Juan Ramón Imaz Vicentek sustatu du.

Iragarkia 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ean, argitaratu ondorengo jendaurreko aldian ez denez alegaziorik aurkeztu, Olaztiko Udalak, Alkatetzaren uztailaren 31ko 27ko 294 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du aipatutako finkak normalizatzeko proiektua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaztin, 2025eko uztailaren 31n.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2510416